Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Bideotutorialak • Facebook aplikazioa erabiltzeko bideotutoriala
Facebook aplikazioa erabiltzeko bideotutoriala - Image

Nork ez du ezagutzen gaur egun Facebook sare soziala? 2004an sortutako plataforma honek iraultza suposatu zuen gizakien arteko harremanen arloan eta berarekin sare sozialaren kontzeptua ezagutzera eman zen.

1230 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu sare sozial honek eta 70 hizkuntzatara itzulita dago. 600 milioi erabiltzaile baino gehiago telefono eta euskarri mugikorretik konektatzen dira Facebookera.

Egun, beste plataforma erraldoi batzuen arduradun egin dira Facebookeko nagusiak, hauek erosi ondoren: Instagram (2013) eta WhatsApp (2014), esaterako.

Oraindik Facebooken sartzen ausartu ez bazara, hemen dituzu ezaugarri nagusien bideotutoriala:

Bideotutorial hau K Gunearen barruan KIT.LAB Komunikazio eta Informazio Teknologien Laborategian sortutakoa da.


Tags: aplikazioabaliabideakbideotutorialafacebooksare soziala