Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Bihurtzaileak • Batua – Bizkaiera Bihurtzailea: Opentrad B
Batua – Bizkaiera Bihurtzailea: Opentrad B - Image

Azkue Fundazinoak beharrezkoa ikusi dau euskera batuaz idatzita dagozan testuak bizkaieraz automatikoki emoteko eta batekoz beste egiteko tresna automatiko bat garatzea, “Batua-bizkaiera bihurtzailea” hain zuzen be. Tresna hori oso baliagarria izan daiteke hainbat egoeratan:

  • Persona partikularrak. Adibidez, Berria egunkariaren web-orria batuaz irakurri ordez, bizkaieraz irakurri nahi dabenarentzat, edo bere negozioan ohar bat zuzen jarri nahi dabenarentzat
  • Irakaskuntzan. Bizkaiera ondo menperatu ez, eta bere ikasleentzat eskolako apunteak bizkaieraz prestau nahi dituen irakaslea.
  • Komunikabideak. Bizkaierako bersinoa egin nahi dabenak batutik abiatuta edo batekoz beste.
  • Argitaletxeak. Ikasliburuak euskera batuaz zein bizkaieraz egiten dabezanen produkzino-prozesuak errazteko eta merketzeko.
  • Administrazino publikoa. Bizkaieraren eremuan bi aukerak eskaini ahal izateko.
  • Enpresak. Bizkaieraren eremuan bi aukerak eskaini ahal izateko bere oharretan eta komunikazino-ekintzetan.
  • Proiektu honen helburua hauxe da: bizkaieraz idatzitako testuak euskera batuaz emotea eta, batekoz beste, euskera batukoak bizkaieraz emoteko balio izango dauan tresna automatikoa garatzea. Aurrerantzean, Opentrad B esango deutsagu tresnari.

Opentrad B tresnak web zerbitzu moduan funtzionatzen dau. Opentrad B-k formaturik bakoko testuak, testu formatuak (doc, rtf, odt, …) eta webguneak itzultzen ditu.

AZKUE Fundazinoak bere sorreratik jorratu izan dituen ildo estrategikoetatik nagusiena euskerazko eduki erabilgarri eta erakargarriak guztien eskura jartea izan da eta Opentrad B tresna da estrategia horren adibide bat.

opentradB

Euskara batua – bizkaiera bihurtzailea erabiltzen hasi