Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak • Atzekoz-aurrera hiztegia
Atzekoz-aurrera hiztegia - Image

1994. urtean argitaratu zuen UZEIk “Atzekoz aurrera” hiztegia. Euskarazko hitz-bukaeren hiztegia zen, batez ere bertsolarientzat erabilgarria. Liburua aspaldi zegoen agortuta eta, orain, UZEIk sareratu egin du, behin eguneratuta. Sarean dago kontsultagai, “Atzekoz aurrera” .
Alderantzizko hiztegi bat da “Atzekoz aurrera” . Euskarazko hitz-bukaeren araberako bilaketak egiten dituena. 53.000 sarrera ditu. Errimak egiteko oso baliagarria da alderantzizko hiztegia eta, batez ere, bertsolarientzat dago pentsatua. Paperezko bertsioa 1994an atera zen baina aspaldi zegoenez agortuta, Bertsozale elkartearekin elkarlanean jarri du sarean hiztegia UZEIk.

Hiztegian bildu den edukiari dagokionez, esan bezala, hitz-bukaeren hiztegi honek 53.000 sarreratik gorako hiztegi eguneratua eskaintzen du. Hiztegi hau, azken urteotan Euskaltzaindiak arautu eta Terminologia Batzordeak normalizatu dituzten forma berriekin osatu dago. Terminoen kasuan forma arruntenak hartu dira.

Lexiko orokorra du zatirik handienean, kategoria nagusi guztiek dute lekua (izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak, besteak beste). Ez dute lekurik izen propioek (pertsona-, leku- zein erakunde-izenek), forma deklinatuek, adizki jokatuek eta laburtzapenek.


Tags: atzekoz aurrera hiztegiabaliabideakeuskarazko atzekoz aurrera hiztegiaEuskarazko hitz-bukaerakuzei