Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak • C hepatitisaren glosarioa
C hepatitisaren glosarioa - Image

UZEIk C hepatitisaren inguruko oinarrizko terminoak biltzen dituen glosarioa kaleratu du.

Mundu osoan 130 milioi laguni baino gehiagori eragiten omen dien infekzio hori hizpide izan da azkenaldian komunikabideetan, eta, horren harira, infekzioaz eta haren tratamenduaz hitz egitean gehien erabiltzen diren hitzetako batzuk euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez jasotzea izan da UZEIk sarean jarri duen hiztegitxo honen helburua.

Infekzioa deskribatzeko terminoak, diagnosirako teknika ohikoenak eta gaur egun Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen tratamendu batzuen izendapenak biltzen ditu, besteak beste, “C hepatitisaren glosarioa”k.

Hemen sakatu

Tags: C hepatitisagaixotasunaglosarioainfekzioauzei