Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak • Elikadura hiztegia
Elikadura hiztegia - Image

Sukaldaritza, nutrizioa, biologia, gastronomia, enologia, soziologia, bromatologia, elikaduraren antropologia eta beste adarren bateko lau mila hitz euskara hutsean bildurik, Edorta Agirrek lau urte lanean eman ondoren, Elikadura hiztegiak lehen urratsak egin ditu; proiektuaren erdira iritsi da, beraz.

Paperean edo datu-base moduan plazaratzeko asmoz  hainbat ate jo ondoren arrakasta handirik gabe, modu honetan plazaratzera jo dute egileak eta zenbait laguntzailek.

Bi osagai ditu hiztegiak:

  • Glosario hutsa. Euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak.
  • Hiztegi entziklopedikoa. Aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan.

Azaldutakoa, maiz, diagrama eta taulekin jantzirik dator, kontsulta egiten duenari ulergarriago gerta dakion.

Norentzat egin den? Euskara aintzat harturik, sukaldaritza, elikadura, nutrizioa, bromatologia… ikasten edo irakasten ari direnentzat, terminoez jabeturik idazlanak sortu edota euskaratu nahi dutenentzat, ostalaritzan (sukaldari, laguntzaile, zerbitzari, somelier, chef, maître, antolatzaile, biltegizain) dihardutenentzat, hedabideetako esateri eta kazetarientzat, herri administrazioetako langileentzat, lehen sektorean (nekazaritza, abeltzaintza, arrantzan) aldez edo moldezko kargu, ardura edo erantzukizunaz dabiltzanentzat eta nahi duen ororentzat izango da baliagarri. Aurki, berriz, herritar ororentzat, elikatzeak gure ardura eskatzen baitu egunean hiru aldiz eta, hortaz, aldez edo moldez, denok maiz ukitzen gaituen alorra delako elikadura.

Hortxe dituzue bataren eta bestearen behin-behineko bertsioak, egunez egun zuzendu, orraztu, zehaztuko ditugunak, esan gabe doa, zuen ekarpenei esker.

Hemen sakatu

Tags: nutrizioa