Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak • Kimikako Oinarrizko Lexikoa
Kimikako Oinarrizko Lexikoa - Image

Euskaltzaindiak kimikarekin zerikusia duten 1.171 sarrera bildu ditu, baita erderetatik euskerarako hiztegia ere.

Arlo teknikoetako euskararen erabilera aztertzeko eta oinarrizko lexikoak sortzeko, Euskaltzaindiak abian ipini zuen Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko Egitasmoa. Lehenengo emaitzak 2016an heldu ziren, matematiken, astronomiaren eta fisikaren inguruko azterlanak argitaratu ziren eta. Metodologia bera erabilita sortu du Akademiak Kimikako Oinarrizko Lexikoa.

Lan hau egiteko hainbat iturri erabili dira: Batetik, arloko testu bilduma, egitasmo honetarako beren-beregi egina (milioi bi hitz dakartza). Bestetik, Elhuyarrek internetetik sortutako web-corpusa, 778.000 hitzekin. Amaitzeko, Zientzia eta Teknologia ataleko Materia eta energiaren zientziak azpicorpusa (milioi erdi hitz).

Kimikako Oinarrizko Lexiko hau bi zatitan egituratu da:

  • Lehenengoan, Euskara atalean, kimikaren alorragaz lotutako 1.171 sarrera batu dituzte. Euskarazko forma egokia zein den zehazteaz eta inguruko erderetako baliokidea emateaz gan, informazio osogarria, oharrak, adibideak eta abar gehitu dizkiete hitz batzuei.
  • Bigarrenean, erderetatik euskararako hitz-zerrendak daude. Hiru azpiatal dauzka: Frantsesa-euskara, ingelesa-euskara eta gaztelania-euskara.
Hemen sakatu

Tags: euskaltzaindiakimikako lexikoa