Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Softwarea • Mundu Mapa Digitala
Mundu Mapa Digitala - Image

Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenak biltzen dituen mapa digitala plazaratu du UZEIk Google Maps zerbitzua erabiliz.

Estatu bakoitzaren izen laburra, izen osoa, hiriburua, hiruburuko herritarren jende-izena eta hizkuntza ofiziala(k) sarean kontsultagai dagoen mundu-mapan txertatu ditu UZEIk.

Mundu-mapa hau hainbat ikuspegitan bistara daiteke (mapa arrunta, lurrekoa eta satelite bidezkoa, besteak beste), Google Maps zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak direla-eta.

Era berean, mapan bildutako datuetan bilaketak egin ditzake erabiltzaileak (esate baterako, estatu bat mapan aurkitzeko edo hizkuntza bat zein estatutan den ofiziala jakiteko), eta eremuaren arabera ere antola ditzake datu horiek guztiak.

Google Earthen karga daiteke mapa eta zerbitzu honen aukera guztiak baliatu. Adibidez, mapa interaktiboagoa izatea (ibilbideak antolatzeko aukera), mapan eduki aberastua gehitzea (trafikoa, eguraldia, argazkiak, etab.). Hori guztia euskal izendapenak dituen maparen gainean.

UZEIren mundu-mapa digitala

 

 

 


Tags: euskaltzaindiagoogle earthgoogle mapsmundu-mapa digitalauzei