Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Softwarea • VirtualBox makina birtuala
VirtualBox makina birtuala - Image

VirtualBox x86rako birtualizazio software pakete bat da; sistema eragile ostalarian instalatuz, aplikazioaren barruan hainbat sistema eragile desberdin koka daitezke, sistema eragile gonbidatuak alegia.

Programa abiaraziz euskarria daukaten sistema eragile ostalariak birtualki erabili ahalko dira: Linux, Mac OS X, OS/2 Warp, Microsoft Windows, BSD eta Solaris.

VirtualBoxen hizkuntza fitxategiek _ eskema jarraitzen dute eta component eremua, hau da osagaia, VirtualBox (VirtualBox GUI) edo qt (Qt liburutegia bera) izan daitezke. ek hizkuntza adierazten du eta identifikatzailearen itxura honakoa da:

[_], eta ISO 639 arauak definitzen duen bi hizkietako hizkuntza kodea da, nahi bada ere jarri daiteke, berriz bi hizkidun  ISO 3166 lurralde kodeak, ezartzen duen arabera.

Programaren hizkuntza fitxategiak, nls karpetan daude eta adibidez honelakoak dira:

  • qt_de.qm: Qt itzulpena, alemanera (DE), lurralde guztiak.
  • VirtualBox_ru.qm: VirtualBox GUI itzulpena, errusiera (RU), lurralde guztiak.
  • VirtualBox_zh_TW.qm: VirtualBox GUI itzulpena, txinera (ZH), Taiwan.

Beraz, programa euskaratzeko bertan kokatu beharko ditugu eu fitxategiak.

Categoría: Softwarea