Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Zuzentzaileak • Hobelex, zuzentzaile ortografiko eta lexikoa
Hobelex, zuzentzaile ortografiko eta lexikoa - Image

Hobelex Microsoft Office-rako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.

Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.

Hobelex etengabe eguneratzen da eta, beraz, bertsio berriak deskargatzen joan ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu zuzentzaileak.

Erabilerraza da: idatzi ahala egiten ditu hobekuntza-proposamenak, eta erabiltzaileak aski du azpimarratutako hitzaren gainean klik egitea proposamena onartzeko.

Hiztegi pertsonala sortzeko aukera ere badu.

PCetarako Word testu-editorean eta Microsoft Office-ko beste programetan erabil daiteke eta oso erraz instalatzen da.

Zuzentzaile ortografiko hutsek ez bezala, Hobelexek hobespen lexikoak ere egiten ditu, eta hori testuaren egokitasuna bermatzeko lagungarria da.

Hemen bideoz azalduta tresnaren ondasunak:

Informazio gehiagorako sakatu esteka honetan.

Deskargatu/eguneratu
MS Office plugina

Deskargatu/eguneratu
LibreOffice plugina

Erabili Hobelex
ONLINE

Hemen sakatu

Tags: baliabideakEuskarahobelexidazteko baliabidealexikoaortografiazuzentzailea