Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Zuzentzaileak • Zuzentzaileak
Zuzentzaileak - Image

1. Xuxen zuzentzaile ortografikoa nabigatzaileetan

Xuxen Chrome

Windows sistema eragilea erabiltzen baduzu, hemendik deskargatu dezakezu; Linux erabiltzen baduzu, aldiz, hemendik.

Eskuliburua.

Xuxen IE

Windows sistema eragilearekin batera ordenagailuetan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailean instalatzen da Xuxen, eta nabigatzailean bertan idazten ditugun testuak zuzentzeko balio digu. Hemen dituzu plugina deskargatzeko eta instalatzeko argibideak: http://euskara.euskadi.net/euskara_soft

Xuxen Firefox

Firefox euskaraz deskargatzeaz eta erabiltzeaz gain, euskaraz idazten ditugun testuak Xuxen bidez zuzen ditzakegu. Horretarako, Firefoxeko gehigarri bat deskargatu behar da, eta Firefoxen instalatu zuzenean. Horretarako, nahikoa da fitxategi hau jaitsi eta Firefoxekin irekitzea.

Eskuliburua.

Xuxen Hunspell Mac

Xuxen Hunspell Mac  (zip, 1,06 MB) / Eskuliburua (pdf, 420,17 kB)

2. Xuxen zuzentzailea bestelako programetan erabiltzeko

  • WORD: 2015eko azaroan kaleratutako Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da honakoa, eta, Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago.Doan deskargatu   |   Eskuliburua
  • Openoffice.org
    • Hemendik deskargatu daiteke OpenOffice eta LibreOffice 5.X bertsioetarako prestatutako Xuxen-en azken bertsioa. Fitxategiak OXT formatua du, eta gehigarri gisa instalatzen da bulegotika pakete horretan.Eskuliburua.
  • Adobe InDesign CS5

Adobe InDesign aplikaziorako ere bada Xuxen bertsio bat. Plugin bat da, eta hitz-zatikatzailearekin batera instalatzen da.

Adobe InDesign bertsio ezberdinetarako pluginak garatu ditugu; baita sistema eragile ezberdinetarako ere. Adibidez, webgune honetan eskuragarri daude InDesign CS5 bertsiorako Xuxen pluginak, MacOSX eta Windows sistema eragileetan instalatzeko. Bestalde, hauek dira Adobe InDesign-erako garatu ditugun azken Xuxen bertsioak:

  • Adobe InDesign CS5.5, MacOSX sistema eragilerako
  • Adobe InDesign CS6, MacOSX sistema eragilerako

Bertsio horietako bat eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan kontaktua atalaren bidez.

Hurrengo bi esteketan, hitz-zatikatzailea integratzeko kontutan hartu ditugun irizpideak eta hitz-zatikatzailea InDesign-en ahalik eta modurik egokienean integratzeko ezarpenak bildu ditugu:

  • Hitz-zatikatzailea sortzeko erabili diren irizpideak.
  • Hitz-zatikatzailea Adobe Indesign-en erabiltzeko ezarpen-proposamena.

XuxenIII EDBLko (Euskararen Datu Base Lexikala) datuekin

Bertsioaren zehaztasunak(pdf, 50 Kb)

3. Gailu mugikorretarako

Gailu mugikorretarako ere badago Xuxen bertsio bat, IOS eta Android sistema eragiletarako.

Xuxen tableta nahiz telefonotan instalatzen da, eta ohiko dendetatik deskargatu daiteke, gainerako aplikazioak bezala. Oraindik ez dago gure gailu mugikorreko sisteman txertatzen den Xuxen bertsiorik, eta, beraz, aparteko aplikazio gisa deskargatzen da.

Aplikazio honek, adibidez, testuak posta elektronikoz bidali aurretik zuzentzeko aukera ematen du. Behin testua zuzenduta dagoela, hura partekatzeko aukera ematen du aplikazioak, betiere gailu mugikorrak instalatuta dituen aplikazioen arabera. Adibidez, testua Gmail bidez parteka daiteke, posta-bezero hori instalatuta badago.

Gailu mugikorretarako sortutako Xuxen aplikazioaren inguruko informazio gehiago daukazu bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=lpIold9dC3k