Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Blog Eta Webgune Interesgarriak • Blogetan!. Gomendioak

Gure proiektuak

Blogetan! Blog izarren bila

Blogetan!. Gomendioak

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

irudia

Behar bezalako blog bat izateko 10 pausu

Blogetik blogera badago aldea; izan ere, zenbait blog erakargarriagoak, interesgarriagoak edo ulerterrazagoak zaizkigu. Eta, ondorioz, horietan sartzen gara gehien, beste batzuk alboratuz. Blogaria bazara edo blog bat zabaltzekotan ari bazara hona hemen 10 gomendio baliagarri:

1. Izenburu deigarria jarri
Irakurlea lehen kolpe batean harrapatuko duen horietakoa.

2. Irudiaren indarra baliatu
Irudiak kalitatezkoak eta erakargarriak badira irakurle gehiago erakarriko ditu.

3. Zuzentzailea erabili (Xuxen)
Akats orografikoak ekiditeko ezinbesteko baliabidea.

4. Diseinua zaindu
Erabiltzen ditugun baliabide grafikoen eta bestelakoen itxura zaintzeak asko laguntzen du.

5. Sare sozialak erabili
Blogetako postak sare sozialen bidez hedatzeak irakurleak erakarriko ditu zure blogera.

6. Edukiaren luzera
Mamira joaten saiatu eta alferrikako informazioak baztertu, bestela irakurleak blogetik alde egiteko arriskua izango dugu.

7. Estrategia planifikatu
Lanaren plangintza egitea lagungarria da beti. Argitaratuko informazioa zein izango den aurreikustea, adibidez.

8. Formatu berriak tendentzia dira
Testutik haragoko baliabideak erabiltzen ausartu: podcast-a, bideoak… erakargarriago egingo dute blogeko edukia.

9. Bereizgarritasuna topatu
Berezia den zerbait eskaini behar du blogak, irakurleak beste nonbait aurkituko ez duen hori bilatu behar duzu zure blogerako.

10. Ez ahaztu gai teknikoez
Post-aren eraginkortasunerako ezinbestekoa da gai teknikoei erreparatzea; alegia, blogeko atal guztiek ondo funtzionatzea.

Bideoa: https://youtu.be/ombvAfUm2Fc