Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Blog Eta Webgune Interesgarriak  •  Blogrolla • Ezjakin minez | Aitor Kaltzakortaren bloga | Ezjakin minez

Ezjakin minez, Aitor Kaltzakortaren bloga Argiako sarean.
“Dakidan bakarra ez dakidala ezer da”. “Ezer ez dakidala bakarrik dakit”. “Dakidan bakarra ezer ez dakidala da”. “Ez dakidala ezer bakarrik dakit”. Sokratesek esan zuena esaten ere ez dakit. Egia esatera (egia baneki…), esan egin zuenik ere, jakin, ez dakit. Ei dakitenek diotenez, gainera, halako zerbait da Menoni esan omen ziona: “-Kαὶ νῦν περὶ ἀρετῆς ὃ ἔστιν ἐγὼ μὲν οὐκ οἶδα, σὺ μέντοι ἴσως πρότερον μὲν ᾔδησθα πρὶν ἐμοῦ ἅψασθαι, νῦν μέντοι ὅμοιος εἶ οὐκ εἰδότι (- Eta orain ez dakit zer den bertutea; zuk agian bazenekien nirekin hitz egin aurretik, alta, ez dakien edozeinen pareko zara orain)”. Tira, guztiok dakigu nolakoa zen Sokrates…

Hemen sakatu

Tags: argiablog pertsonalablogaEuskara