Azkue Fundazioa

Euskal Liburutegi Digitala errepositorio instituzional bat da, euskal ondare digitalaren kontserbazioa eta hedapena bermatzen dituena; berari esker, euskaragatik eta euskal kulturagatik interesatzen den edozein pertsonak bertara iris daiteke modu errazean. 2011ko amaieran abiatua, bi milioi orrialde digitalizatu baino gehiago ditu, honako atal hauei dagozkionak: 3800 monografia inguru, 265 partitura, 43 inkunable eta aldizkari eta prentsa historikoaren 67 izenburu, hala nola “El noticiero bilbaíno”, “OPE: Oficina Prensa Euzkadi” edo “El pensamiento alavés”. Proiektu kooperatibo honetan parte hartu nahi duen edozein liburutegi edo instituzioren funts bibliografikoez zabalduz joan den proiektu bat da, “Euskal Liburutegi Digitala” finkatzera zuzendua.

Hemen sakatu

Tags: erakundeakeuskal kulturaEuskal liburutegi digitalaEuskarajaurlaritzaliburuakliburutegiakondarea