Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Blog Eta Webgune Interesgarriak  •  Webrolla • BEHA | Gure gizarte eta ekonomiari buruzko agerkari digitala

Beha Euskal Herria Gaindegiaren agerkari digitala da. Euskal Herriari buruzko informazioa, gogoeta eta baliabideak bildu eta eskaintzeko gunea izan nahi du, ondorengo esparruetan batez ere: gizartea, ekonomia eta lurraldetasuna.

Beha-ren azken helburua Euskal Herria herri gisa garatzeko ezagutza bildu eta sustatzea da: alegia, herria ezagutu, herria izateko.

Zer aurkituko duzu gune honetan?

Gune honek Euskal Herriaren aktualitateari nahiz mundu mailakoari herri ikuspegiz begiratuko dio. Batetik, Gaindegiak Euskal Herriaren garapenerako interesgarritzat jotzen dituen albisteak bilduko ditu, eta, bestetik, eduki propioak ere landuko ditu: elkarrizketa, erreportaje eta gogoetak.

Besteak beste, honelakoak topatuko dituzu:

– Eduki espezializatuak ekonomia eta gizartean
– Iritzi eta gogoetak, gaurko eta biharko Euskal Herriaz
– Ikerketa eta txostenak, eta hauen analisia
– Tokiko garapenari buruzko informazioa eta albisteak
– Egiturazko gaien informazioa: lan merkatua, sektore ekonomikoak, gizarte politikak, Europa, energia…
– Europa nahiz mundu mailako albisteak, Euskal Herriari eragiten diotenak

Hemen sakatu

Tags: albisteakberriakekonomiagizartealurraldetasuna