Azkue Fundazioa

Duela urtebete sortu zuten, EHZ festibalaren bultzadaz, Ipar Euskal Herriko gazte komunikazio proiektua: ehkz.eus. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako gazteen aktualitatea jorratzeko lanean hasi ziren, eta bidea “aldapatsua” izan dela aitortu duten arren, Ipar Euskal Herriko gazteek ere zer esana badutela frogatu dute. Urtebeteko ibilbidean, bai ehKz eta baita ere Topatu, Euskal Herriko gazte borrokei ikuspegi nazionala ematen ahalegindu gara elkarlanean, gazte komunikazio agentzia sendo bat eraikiz. EhKz Ipar Euskal Herrian eta Topatu Euskal Herri osoan, biok elkarren beharra dugula ondorioztatu dugu.

Hemen sakatu

Tags: ehkzekimenagazteakiparraldealapurdinafarroa beheratopatuzuberoa