Azkue Fundazioa

Kalean eta Interneten, euskal hiztun asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, jendea ezagutzen, aktualitatea komentatzen, planak egiten, euskara ikasten… Pertsona horientzako bilgune bat eskaintzen duen sare soziala da Elaide Saretik Plazara, eta euskara ikasten ari direnen bidelaguna.

Elaide plataformaren sortzaileak Nafarroan Euskara Zerbitzua duten hainbat toki entitate gara, eta Elaide hitzaren bi adierekin jantzi nahi izan dugu gune hau: hizkera edo hizkuntza esan nahi du, eta norbaitekin tratua duen pertsonari edo pertsona ezagunari ere egiten dio erreferentzia. Hain zuzen, horiekin bete nahi da Elaide, eta, hemendik aurrera, denon erronka izanen da Interneteko sare sozial hau auzolanean eta trukean eraikitzea, ohitura onei eutsiz.

Nafarroan Euskara Zerbitzua duten toki entitate hauek eratu dute Elaide: Agoitzek, Aezkoak, Antsoainek, Arangurenek, Artzibarrek, Atarrabiak, Auritzek, Barañainek, Basaburuak, Berriobeitik, Berriozarrek, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Burlatak, Eguesibarrek, Esteribarrek, Etxaurik, Erroibarrek, Erronkaribarrek, Galarrek, Garesek, Imotzek, Luzaidek, Malerrekako Mankomunitateak, Odietak, Oltzako Zendeak, Orkoienek, Orreagak, Sakanako Mankomunitateak, Uhartek, Ultzamak, Zaraitzuk eta Zizur Nagusiak.

Hemen sakatu

Tags: Euskaraezagutukomunitateanafarroapartekatusare sozialakZerbitzua