Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Blog Eta Webgune Interesgarriak  •  Webrolla • EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK

Euskal Girotze Barnetegiak. Alkiza, Barria, Elgoibar, Lemoiz eta Segurako barnetegiei buruzko informazioa.
Euskal Girotze Barnetegiak, gu ere, lehenengo eta behin, Euskal Eskola gara, euskaldunon eskola. Gurean ez dugu testu libururik, ez da egiten azterketarik, baina eskola gara. Eskolaren parte bat eta, era berean, eskola guztientzako laguntza-zerbitzua. Laguntzeko gaude. Laguntzeko gauzkazue. Eskolan euskarak normaltasuna iristen laguntzeko, bere tokia izan dezan. Euskal Eskolak ikasleari euskararen ezagutza ez ezik, hura erabiltzeko aukera ere eman behar dio. Hitz egiten ezin da ikasi hitz egin gabe. Igeri egiten ikasi nahi duenak igerilekuan nola, horrelaxe murgildu behar du, behar dugu, euskaraz hitz egiten ikasiko duena, ikasiko badu behintzat, euskararen uretan, gure hizkuntzaren erabileraren eremuan. Haurra girotu egin behar dugu, erakarri, hurbildu.
Hurbiltasunetik bakarrik eman dakiokeelako beharrezko berotasuna, bere gogoa hauspotuko duena. Bere lekuan jarrita bakarrik, enpatiatik, ulertuko ditugu bere nahi eta ezinak, haren zalantzak, haren gogoa.
Horretarako daude barnetegiak, Euskal Girotze Barnetegiak, ikaslea girotzeko, euskaraz girotzeko. Eskolatik atera eta, barnetegian, aparteko etxe eta giro batean, bestelako giro batean murgiltzeko, barneratzeko, euskaraz eta euskaratik.

Hemen sakatu

Tags: barnetegiakEuskaraeuskara ikasihezkuntzairakaskuntza