Labayru Hiztegi Fraseologikoa LABAYRU HIZTEGIA eta LABAYRU HIZTEGI FRASEOLOGIKOA dozuez gure lexikografia egitasmorik sendoenak. Labayru Fundazioak ibilbide luzea egin dau hiztegigintza arloan. Gure hizkuntzaren lexikoa zehe-zehe garanduta dauka Fundazioaren Hizkuntza arloko lexikografia taldeak: berbak eurak baina baita horreen aldagaiak be, esangura guztiak eta euron kontestuak, adibideak, zehaztapen estilistiko nahi gramatikalak, sinonimoak, etab. LABAYRU HIZTEGI FRASEOLOGIAKOAn euskerearen ezaugarririk berezkoenetariko bat aztertu dogu: hizkuntza irudiena. Berez, erabiliaren porasuz, hiztunok eratzen doguzan berba-kate edo unidade fraseologikoak esangura berezia hartzen dabe; berba-kate horreen ostean, hizkuntza bakotxak berezkoa dauen iruditegia dago. Gure hiztegi honetan, gaztelaniazko unidade fraseologikorik garrantzitsuenak abiapuntutzat hartuta, euskerazko berba-kate baliokideak landu doguz, hizkuntzaren barru-barruko izate- eta ulertze-moduen erakusgarriak, hatan be. Hemen sakatu Tags: baliabideakerakundeakhiztegi fraseologikoahiztegiakidazketalabayru