Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Blog Eta Webgune Interesgarriak  •  Webrolla • Labayru Hiztegia

LABAYRU HIZTEGIA eta LABAYRU HIZTEGI FRASEOLOGIKOA dozuez gure lexikografia egitasmorik sendoenak.

Labayru Fundazioak ibilbide luzea egin dau hiztegigintza arloan. Gure hizkuntzaren lexikoa zehe-zehe garanduta dauka Fundazioaren Hizkuntza arloko lexikografia taldeak: berbak eurak baina baita horreen aldagaiak be, esangura guztiak eta euron kontestuak, adibideak, zehaztapen estilistiko nahi gramatikalak, sinonimoak, etab.

LABAYRU HIZTEGIA hiztegi elebiduna (euskera-gaztelania eta gaztelania-euskera) eta arauemoilea da, mendebaldeko euskerearen lexikorik handiena berorrek aztertu eta finkatu dauelako. Bizkaiera estandarra deritxaguna atonduaz gainera, euskera batuagazko lokarriak ugariagoak eta estuagoak izan daitezan ahaleginak be egin ditu egitasmo horrek. Halan ba, herri-euskerea ardura bereziaz batu dau eta idatzizko iturririk esanguratsuenak orraztu ditu.

Hemen sakatu

Tags: baliabideakerakundeakhiztegiakidazketalabayru