Xaramela 2010eko Santo Tomas eguneko azokan karaoke erraldoia antolatu genuen Urko kantariaren “Guk Euskaraz” kantaren bertsio berriarekin, EtxEk sortua. Ekimen honen bitartez Euskara, gazteria eta teknologia batzen dira, helburua, izan ere, Euskara gazteen artean eta teknologia berrietan hazi dela ziurtatzea baita. Kanpaina honen bitartez, AZKUE fundazioak teknologia berrietan euskara erabiltzearen inguruko sentsibilizazioa jorratu nahi du, bereziki telefono eramangarrietan. Bilboko Arenalean eta baita Donostiako Boulevard-eko kioskoan ere ospatu ziren aldi berean eta esperientzia arrakastatsu eta dibertigarria izan zen. Partaideek Urkoren “Guk Euskaraz” kanta bertsionatua abestu zuten Donostian nahiz Bilbon jarri genituen pantaila erraldoietan eta banatutako flyer-etan kantaren letra irakurriz. Bertaraturikoek doaneko 900 84 00 77 zenbakira deituz mezua jaso zuten kode batekin. Horrekin, Xaramela.net-en euren ahotsa entzuteko beta izan zuten. Ekitaldiko webgunea bisitatzeko eta materialak ikusteko: www.xaramela.net Bilboko ekitaldiko argazkiak ikusteko Donostiako ekitaldiko argazkiak ikusteko Xaramelako bideoa