Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten • ZINEBI

Gure proiektuak

Euskarazko zinemagintza babesten

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak, 56. Edizioa ospatu du 2014an.

Zinema jaialdi honetan euskarazko zinemagintza babestu eta bultzatu nahi izan dugu eta euskarazko film onenaren saria sortu genuen 2013an. Azken bi ediziotan, jaialdi honetan parte hartu izan duten euskarazko filmen artean bat aukeratu izan dugu.

ArconadaZinebi55-euskarazkoIrabazle

2013ko ZINEBIko 55. edizioan 67 filma aukeztu ziren eta horietatik 7 euskaraz. Arconada laburmetraiak irabazi zuen saria, Asier Urbietarena.

56. edizioan, 65 filma aurkeztu ziren guztira sail ofizialean eta hauetatik hiruk euskarazko film onenaren saria eskuratzeko hautagai ziren, beste laurekin batera.

Zarautzen erosi nuen filma edizio honetako euskaraz ekoiztutako lanik onena izan zen. Honen zuzendaria Aitor Arregi da eta Eusko Jaurlaritzak urtero egiten duen Kimuak euskarazko film labur onenen aukeraketako 2014ko katalogoan sartuta dago.

ZarautzenErosiNuen

Zarautzen erosi zuen [Trailer] from Kimuak on Vimeo.

Saria eta garaikurra

Zinebi garaikurraIrabazleek 1.200€tako saria jasotzen dute, lanean jarraitzeko hauspoa. Eta baitabereziki Azkue Fundazioarentzako sortutako artelan berezi bat ere.

Bernat Vidal izan da Azkue Fundazioaren sariaren garaikurra egin duen artista. Egindako lana 1994an Bernatek egindako beste batean oinarrituta dago. Bilboko Udalak eskatuta egin zuen hura, Gabriel Aresti olerkariaren familiari egingo zioten opari moduan. Garai hartan, bere lanaren oinarria harria zen eta Gabrielentzako estela izeneko indar handiko pieza sortu zuen.

Gaur, ia hogei urte beranduago, Gabrielen lan poetikoa eta Harri eta herri liburuan agertzen diren bere euskararekiko lotura eta gizartearekiko ardura, esanguratsuak eta inspiragarriak iruditu zaizkio. Bere hitzetan oinarrituta obra hau sortu duela onartzen du Bernatek.

Egun, ia hogei urte beranduago, bere lan tresna harria izaten jarraitzen du, beste modu baten, ordea. Urtetako esperimentazioaren ondoren osotu egin da bere lana eta altzairuarekin lotzen da. Harria eta altzairua bat eginda, Gabrielek bere Harri eta herri lanean irudikatzen duen bezala. Bere lanaren ildoak eskematizatu egin dira, ez dira hain pisutsuak; baina bere jatorria diren erroak ez dituzte ahaztu. Horregatik, gaur, obraren estetika eta komunikazioa ezberdinak dira, oraingoak dira, bilakaera baten ondorioa … baina olerkia eta barru-barruko sentimenduak berdinak izaten jarraitzen dute.