Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten • Mugikor eta tabletetarako aplikazioak

Mugikor eta tabletetarako aplikazioak

Denak
APLIKAZIO BAT PROPOSATU NAHI DIGUZU?

Aplikazio garatzailea zara eta euskaraz sortu duzun bat edo euskaraz erabiltzeko aukera ematen duena sortu duzu eta guk sustatzerik nahi duzu? Zure aplikazioa zerrenda honetan agertzerik nahi baduzu, bete inprimaki hau eta agertuko dugu. Eskerrik asko!

APLIKAZIO BAT PROPOSATU NAHI DIGUZU?

Atal honetan mugikor eta tabletetarako aplikazioen bilduma osatu dugu.
Gure helburua da euskaraz sortutakoak edo euskaraz erabilgarri daudenak zerrendatzea.

Bilatzaile baten bidez interesatzen zaizuna bila dezakezu, irizpide ezberdinen arabera:

  • Aplikazioaren izenaren araberako bilaketa
  • Sistema eragilea: Android eta iOS (bai iPhone edo iPad).
  • Kategoria: aplikazio bakoitza dagokion kategorian sailkatu dugu. Bila ezazu hauen artean.

Eta ondoren, emaitzak agertuko zaizkizu zerrendatuta. Informazio gehiago eskuratuko duzu:

Aplikazio bakoitzean horren izena, sistema eragilea eta kategoriak agertuko zaizkizu eta baita zuzenean deskargatzeko esteka ere.
Aplikazioaren izena sakatuz honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu: zertarako balio duen, nork garatu duen…

Gizotso Beldurgarria

Estudio Panpiki

Gizotso beldurgarriari buruzko istorioak entzuten dira… Baina… egia izango ote dira? Deskarga ezazu Ipuintxoren ipuin berria eta ezagutzeko aukera izango duzu!...

Nor da Olentzero?

Estudio Panpiki

Baina zer gertatu da Olentzerorekin?? Ai amaa....!! Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!...

Basajaunen sukaldea

Estudio Panpiki

Ah, baina ez zenekien? Basajaun sukaldari bikaina da! Goiz altxatzen da egunero eta ogia, gailetak, pastelak... prestatzen ditu......

Sorgin txiki eskolan dago, asko ikasten. Berarekin batera ikasiko duzu? Ariketa ezberdinez osatutako denbora-pasak, zenbakiak ikasteko, hurrenkerak egiteko......

Eguzkilorearen bila

Estudio Panpiki

Aukeratu zure istorioa! Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!...

Olentzero

Estudio Panpiki

Negua heldu da eta elurrak ia baso osoa estaltzen du dagoeneko... Haur eta helduak gure protagonistaren bisitaren zain daude euren etxeetan. Ba al dakizu nor den?...

Bazti otso zuria

Estudio Panpiki

Baztiren abentura harrigarria! Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!...

Tartalo ta Marigorringo

Estudio Panpiki

Tartalo da gure margolari maiteena! Asko gustatzen zaio marrazkiak egitea eta kolore guztiekin margotzea... Orain, margotu Tartalorekin Marigorringoren ipuineko marrazkiak!...

Ipuin kontalaria

Estudio Panpiki

"Ama, kontatuko didazu ipuin bat??" "Noski, aukeratu nahi duzun ipuina... Herensugearen semea, ala Iratxoren zubia?" Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!...

Sorgin Txiki

Estudio Panpiki

Jarrai itzazu Sorgin Txiki eta bere ahizpen abenturak Ipuintxoren unibertsoan! Euskal Mitologiaren izakiak zure zain daude!...