Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • 101L: Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna erakusten
101L: Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna erakusten - Image

Sarritan gure ingurura begiratu barik, kanpora begiratzen saiatzen gara eta horregatik gugandik hurbil gertatzen diren gauzekin ez gara ohartarazten behar den moduan, eta hori da gertatzen zaiguna gure inguruan dauden hizkuntzekin ere. Orain, gurekin hemen Euskal Herrian bizi diren hizkuntzei buruz informazioa zabaltzeko 101L webgunea egin dute.

Webgunean adierazten duten moduan euren helburu orokorra hemen “hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta aniztasun kulturala ezagutaraztea da”, inguruan dugun aniztasun hori “ezkutuan dagoelako gehienetan; elkarren ezagutza txikia delako sarritan”. Proiektua Donostialdean hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen hasi zen, baina beste herri batzuetara zabaltzen joan da.

Beste gauza batzuen artean, euskara ikasteak integraziorako duen balioa erakusteko, elkarrizketak egin eta igo dituzte gure artean bizi diren jatorri askotako hiztunekin. Elkarrizketetan bi gai jorratu dira batez ere: emigrazioa eta integrazioa.

Gehiago jakiteko 101L webgunea bisitatu.

Tags: Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad culturaldiversidad lingüísticaEuskal Herriko hizkuntzakhizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituakkultura aniztasunalenguas de Euskal Herrialenguas del mundolenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedramunduko hizkuntzak