Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Afrikako hizkuntza aniztasuna sustatzeko kanpaina berria Twitterren
Afrikako hizkuntza aniztasuna sustatzeko kanpaina berria Twitterren - Image

Martxoaren 20tik eta 2019an zehar, Afrikako hizkuntzen aktibista digitalak txandakatuko dira Twitterren @DigiAfricanLang profil berria kudeatzeko. Twitter kontu honen helburua da teknologia eta Internetek Afrikako kontinenteko hizkuntzen sustapenean eta biziberritzean egin dezaketena azpimarratzea. Beste helburuetako bat afrikarren engaiamendua aitortzea da. Izan ere, afrikarrek edozein euskarri digitalez edota onlinez baliatzen dira hiztun belaunaldi berriak erakartzeaz gain, euren hizkuntzak eta kulturak sustatzeko, eta duin bihurtzeko. Rising Voices elkarlanean arituko da Yoruba Names eta Global Voices ekimenekin, eta kontinente osoko 40 ekintzaile digital baino gehiagoko kanpainako parte hartzea koordinatuko du, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea dela eta (HINU2019 edo IYIL2019).

Kanpainan parte hartzeko programatuta dauden txiolarien artean, yoruba, igbo, swahili eta akan hizkuntzekin lan egiten duten pertsonak daude. Hauek, Wikipedia bezalako plataformak, ikaskuntzarako aplikazioak eta jolasak, itzulpen proiektuak, online hiztegiak, babes digitaleko aplikazioen lokalizazioa, eta beste sare sozialetako kanpainak erabiltzen dituzte aipatutako hizkuntzekin lan egiteko. Sare sozialen proiektu hau Australiako @IndeigenousX bezalako ekimenetan inspiratu zen. Australiako proiektuaren sortzailea Luke Pearson da,  eta @DigiAfricanLang kanpainako plangintzaren fase ezberdinetan lagundu du.

Twitter erabiltzaile moduan, kanpainako parte-hartzaileentzat afrikar hizkuntzei buruzko beren iritziak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izango da, baita hizkuntza afrikarren historia eta egungo erabilera testuinguru desberdinen berri emateko ere. Teknologia berriek zeregin garrantzitsua izan dezakete, hizkuntza indigenen bizitasunari eragiten dion gaurko testuinguru zabalago baten zati txiki bat diren arren.

Parte-hartzaile gehienek ingelesez txiokatuko duten arren, eskualde desberdinetako aktibisten parte hartzea bilatuko dute, hala nola, Mendebaldeko Afrika eta Ipar Afrikako aktibisten parte hartzea, non itzulpena egiteko erdibideko hizkuntza ez duen zertan ingelesa izan. Kanpaina hau lagundu dezakezu 2019an zehar @DigiAfricanLang kontua jarraituz, eta inspiratzaileak edo interesgarriak diren mezuak bertxiokatuz. Parte-hartzaileak iruzkinak jasotzeko irrikaz daude eta erantzuteko ahal den guztia egingo dute.

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Tags: ÁfricaAfrikaakanigboswahiliTwitteryoruba