Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Arte eszenikoak Europako hizkuntza gutxituetan
Arte eszenikoak Europako hizkuntza gutxituetan - Image

Artea sentsibilizaziorako baliabide ikaragarria izan daiteke oso desberdinak diren pertsonetan eragina izan dezakeelako eta horrela gertatzen da ere gure alorrean, hizkuntza gutxituen alorrean alegia. Horregatik gustatzen zaigu hainbeste urtero ospatzen den jaialdi hau, Europako hizkuntza gutxituetan egiten den arte eszenikoen jaialdia, SUNS Europe izenekoa.

Jaialdiak, euren jatorrizko hizkuntza erabilita, ikuspuntu berezia adierazten duten artisten eta komunitateen arteko topaketa izan nahi du eta pasa den abenduaren 1etik 3ra ospatu zen Udine-n, Friuli-ko hiriburuan. Aurten, jaialdiak Irlanda, Faroeak, Galizia, Britainia, Sami, Benecjia, Chucokta eta Kataluniako hizkuntza gutxituetan artea egiten duten zuzendariak, musikariak, idazlariak, aktoreak, abeslariak, etab., bildu ditu. Hizkuntza horien bidez eta soinuak edo ideiak adieraztean, artistek modu dinamiko batean euren identitatea ere erakusten dute. Jaialdiaren webgunean esaten duten moduan, ekimen honek aniztasunean lotuta dagoen Europaren alde apustu egiten du.

SUNS Europe-n webgunea

Tags: artearte eszekikoakarteaartes escénicasCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad lingüísticaeuropako hizkuntzakhizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituaklenguas de Europalenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedramúsicamusika