Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Artea eta teknologia berriak hizkuntza aniztasuna erakusteko
Artea eta teknologia berriak hizkuntza aniztasuna erakusteko - Image

Artea sentsibilizaziorako baliabide garrantzitsua izan daiteke, modu oso bisual eta grafikoan erakusten baititu bizi ditugun errealitateak. Artearen indarrari gehitzen badiogu teknologia berrien irismena, emaitza biderkatu egiten da eta gaur dakargun proiektua horren adibide da: New York-eko Queens auzoko hizkuntza aniztasuna erakusten duen mapa, hain zuzen ere. Mapa horren presentziazko bertsioa Queens-eko museoan bertan dago, baina bertsio digitala ere badago. Queens munduko auzo anitzenetakoa izango da, bertan 500 bat hizkuntza hitz egiten baitira eta proiektu honen arduradunen arabera, horietatik 59 desagertzeko arriskuan daude.

The Garden of Forked Tongues, hori da obraren izena, orduan onlineko grafiko interaktibo bat da eta baita Queens-eko museoan dagoen mural bat ere. Kasu bietan kolorezko poligonoen bidez, auzoko hizkuntzak nola dauden banatuta erakusten da. Koloreek hizkuntzen arteko loturak adierazten dituzte eta poligonoen tamainak hizkuntza bakoitzaren dentsitatea, auzoko beste hizkuntzak eta mundu mailan dituen hiztunak kontuan izanda. Gainera, bertsio digitalak beste informazio batzuk eskaintzen dizkio erabiltzaileari, esate baterako, hizkuntza bakoitzaren jatorrizko lekua edo egoera eta ez hori bakarrik, bideoak ere jarri dituzte eskuragarri grafikoan agertzen diren hizkuntzak entzun ahal izateko.

Grafiko interaktiboa ikusi.

Tags: arriskuan dauden hizkuntzakarteaCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunalenguas en peligroMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraNew YorkNueva Yorknuevas tecnologíasQueensteknologia berriak