Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Australiako hizkuntza indigenak ikasi zituzten bi migranteren esperientzia
Australiako hizkuntza indigenak ikasi zituzten bi migranteren esperientzia - Image

Askotan, atzerrira joatearen erronkarik handienetarikoa bertako hizkuntza ikastea izaten da. Australiaren kasuan, ingelesa da lingua franca, eta ingelesa jakitea erraztasuna da. Dena dela, Australian ehunka hizkuntza indigena daude bertako historia eta lurrarekin lotura dutenak, eta, batzuetan, ingelesa baino lagungarriagoak izan daitezke.

Andrea Rizzi Italian jaioa eta hezia da, baina Australiako ama izanda, institutuan zegoela Australiako hizkuntza indigenei buruzko jakin-mina piztu zitzaion. Australiako Kontsulatuak informazio gehiegirik ez zuela ikusita, 2015ean, Australiara mugitu zen eta gupapuyngu hizkuntza ikastea erabaki zuen Charles Darwin Unibertsitateak eskaintzen zuen onlineko ikastaro honetan.

Ethnologueren arabera, gupapuyngu hizkuntzak 1.250 hiztun ditu (2016ko zentsua)eta Australiako ipar lurraldean (Arnhem, Elcho uhartedia, Milingimbi) hitz egiten da.

Andreak dioenez, oraindik ez da Arnhemen, bere irakaslearen herrian, egon, baina ikastaroarekin hasi zen momentutik lotura handia sentitu du yolngu komunitate batean onartu zutelako bakarrik hizkuntza ikasten egoteagatik. Bertako hizkuntza ikasteak Australiako partaide izatearen zentzu berri bat eman dio, oso atsegina izateaz gain.

Alberto Furlan italiarraren kasua bestelakoa izan zen. Antropologiako doktorego tesia burutzen ari zela, Australiako Wadeye herrira joan zen 18 hilabetez. Bertako hizkuntza (murrin-patha) ikastea ezinbestekoa zen bertako musikari buruz den bere ikerketa burutzeko. Wadeyera ailegatu zenean Alberto, 1980ko hiztegi bat besterik ez zuen, baina bertako nagusien laguntzari esker, bertako hizkuntza eta kultura ulertzeko gai izan zen.

2016an Wadeyeko biztanleriaren %90,8a zen indigena eta %74,1ek hitz egiten zuten murrinh-patha hizkuntza (%11,4k beste hizkuntza indigenen bat hitz egiten zuen).

University Languages Portal Australiaren arabera, hainbat unibertsitatek bertako hizkuntzetako ikastaroak eskaintzen dituzte. Horien artean arrernte, bininj kunwok, pitjantjatjara, yolnu matha, gamilaraay, kaurna eta wiradjuri hizkuntzak.

Jatorrizko berria hemen.

Tags: Australiahizkuntza indigenaklenguas indígenas