Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Australiako hizkuntzak agerian jartzen: tamilera
Australiako hizkuntzak agerian jartzen: tamilera - Image

Australiako “Crickey’s language” blog-aren helburua herrialde horretara etorkinak ekarritako hitz egiten diren beste hizkuntzak nabarian jartzea da. Kasu batzuetan, aurkezten den honetan adibidez, hiztun kopuru garrantzitsua duten hizkuntzak dira.

Tamilera hizkuntzak munduan 70 miloi hiztun baino gehiago ditu, horietatik gehienak Indiako hegoaldean eta Sri Lankan bizi dira, bertako jatorrizko hizkuntza izanik. Australian gaur egun 50.150 hiztunek erabiltzen dute tamilera etxean.

Artikulu honek beste hainbat informazio interesgarri eskaintzen ditu tamilera hizkuntzari buruz, zein den hizkuntzaren egoera edota zein eremutan erabiltzen den adibidez. Gure ustez garrantzitsua da hau bezalako ekimenak bultzatzea: interesgarria da gure inguruan erabiltzen diren hizkuntzak ezagutzera ematea, beste kultura batzuek ekarri dituzten atzerriko hizkuntzak gure herriaren hizkuntza ondarea aberasten dutelako. Artikulua irakurri.

Ikus baita ere Euskal Herriko beste hizkuntzei buruz:
URANGA, B., AIERDI, X., IDIAZABAL, I., AMORRORTU, E., BARREÑA, A., ORTEGA, A. &. IZAGIRRE, E. (2008) Hizkuntzak eta immigrazioa. Lenguas e inmigración. Bilbao: Ikuspegi-Amarauna UNESCO Etxea. ISBN 978-84-9860-086-5.

Tags: Australiahizkuntza gutxituakhizkuntzakirakaskuntzaMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedratamilera