Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Australiako musika indigena popularra
Australiako musika indigena popularra - Image

Ikerketa berri baten arabera, Australiako Iparraldeko Lurraldeko gurindji herri indigenetako denbora-pasa abesti tradizionalek Australian zehar bidaiatu dute milaka kilometro ia aldatu barik. Wajarra abestiak “pop abestiak” bezala deskribatuak izan ziren Wave Hill Station-eko artzain zonaldean, non 1966an protesta bat hasi zen soldaten eta lan egoera txarren kontra langile indigenen partetik.

Felicity Meakins eta Myfany Turpin doktoreek abesti horiek ikertu, grabatu eta dokumentatu dituzte. Meakins doktorea Queensland Unibertsitateko hizkuntzalaria da eta Turpin doktorea Sydney Unibertsitateko musikologoa. Meakins doktorearen arabera “abestiak kohesio sozialari eta taldeak batzeari eta denbora elkarrekin pasatzeari buruzkoak dira. Ez dira herriari buruzko abestiak, ez dira abesti sakratuak”. Wajarrak oraindik abesten dira gurindji herriaz gainera, Iparraldeko Lurraldetik at dauden zonaldeetan, Kalkaringi-n eta Daguragu-n adibidez, Darwin kapitaletik 800 kilometrotara daudenak.

Wajarra abestiek hizkuntza anitzetako hitzak erabiltzen dituzte 1960.hamarkadako artzain zonaldeetako langileen jatorriak eta mugimenduak islatzeko. Abestien lexikoan gurindji, bilinarra, ngarinyman, mudburra, wanyjirra, malngin, jaru, nyininy, warlpiri eta wati hizkuntzen hitzak agertzen dira. “Aurkikuntza da abesti hauek milaka kilometro bidaiatu izana. Herri aborigenen artean transmititu dira, beharbada komertzioari, edota musikari ibiltariei esker” dio Meakins doktoreak. Musika modernoaren, irratien eta internetaren etorrerarekin, haien ospea galdu zuten belaunaldi gazteen artean nahiz eta oraindik abesten dituzten pertsonak egon.

Australian badaude abeslari indigenak haien identitateari uko egiten ez dietenak eta abesti modernoak idazten dituztenak haien hizkuntza natiboetan. Emily Wurramara da horietako bat, ingelesez zein bere ama hizkuntzan (enindhilyagwa) abesten duena. Enindhilyagwa hizkuntza 1490 pertsonek hitz egiten dute Australiako Iparraldeko Lurraldean.

Informazio gehiago hemen.

Tags: Australiako hizkuntzakLenguas de AustraliaLenguas de OceaníamúsicamusikaOzeaniako hizkuntzak