Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Australiako Patji-Dawes saria: elebakartasuna senda daiteke
Australiako Patji-Dawes saria: elebakartasuna senda daiteke - Image

Patji-Dawes saria hizkuntza irakasleei zuzenduta dago. Ingelesa ez den hizkuntza bat irakasten duten irakasleen artean arrakasta nabariak lortzen dituzten irakasleei zuzenduta dago, hain zuzen ere, hiztun berri aktiboen sorrera sustatzen dutelako. Gizakientzat hizkuntza berriak eskuratzea ikaskuntzaren esperientziarik nagusienetarikoa da, baina elebidun edo eleanitz bihurtzea egungo gizarte australiarrean arraro xamar gertatzen da. Hau kontuan hartuta, eta dena ikusita, sari honen helburua da “elebakartasuna senda daiteke”-ela frogatzen dutenak publikoki aitortzea.

Jariotasun handiz aukeratutako hizkuntza hitz egiten duten pertsonak bilatzen dira sari hau jasotzeko, horrela hiztun hauen irakasleen lana aitortzen da. Sari honek ez du kontuan hartzen non gertatu den ikaskuntza prozesua: eskolan, unibertsitatean, hizkuntza akademia pribatuan, administrazioan, komunitate indigenan… Garrantzitsua dena ikasleek hizkuntzaren jabekuntza maila altua lortu izana da.

Sariaren helburuetako bat hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza iradokigarriak eta eraginkorrak izatearen arrazoiak ezagutzea da. Horregatik nominatuari (irakaslea) eta nominatzaileari (ikaslea) eskatzen zaie bost minutuko hitzaldi bat ematea. Irakasleek hitzaldian haien filosofia eta hizkuntzen irakaskuntzaren praktikei buruz hitz egin dezakete, edota hizkuntza horrekiko sentitzen duten maitasunari buruz. Ikasleen hitzaldiak hizkuntza eta kultura ikasteko irakasle horren gauzarik eraginkorrena eta ikaskuntza horrekin irabazi dutena adierazi dezake.

Patji-Dawes saria Hizkuntzaren Dinamikarako Bikaintasun ARC Zentruaren iniziatiba da eta Australiako historian dokumentatu den lehenengo hizkuntza indigena baten ikaskuntza ospatzen du. Hizkuntza horren ikaskuntzaren historia neska gazte indigena batena, Patyegarang (Patye edo Patji), eta William Dawes tenientearena da. Haien gertuko erlazio gizatiarrak izan zuen emaitza ez zen bakarrik Dawesek Sydneyko hizkuntza bikain jabetu izana, baizik eta kulturarteko erlazio bat sortzea. Honek garrantzia handia izan du Australiako historian.

Izendapenak jasotzeko epea 2019ko martxoaren 18ra artekoa da, saria maiatzaren 7an jakinaraziko da, eta sarien banaketaren zeremonia Hobart-en izango da 2019ko uztailaren 7tik 9ra.

Informazio gehiago hemen.

Tags: AustraliaAustraliako hizkuntzakeducaciónenseñanzahezkuntzairakaskuntzaLenguas de AustraliaLenguas de OceaníaOzeaniako hizkuntzakpremiossariak