Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Azkenik, Ayutla Mixe-ko kaleak bertako hizkuntzan
Azkenik, Ayutla Mixe-ko kaleak bertako hizkuntzan - Image

Ayutla Mixe, Oaxaca, Mexikon dagoen herri bat da eta ayüük-a (mixe gaztelaniaz) da bertako hizkuntza. 2012ko urtarrilean lortu zuten ayüük-aren presentzia kaleetan handitzea; izan ere, kale guztien izenak, hizkuntza horretan jarri dituzte.

Ekimen hori aurrera eramateko, 2007an elkartu ziren aurrenegoz hogeita hamar bat lagun. Hizkuntza indigenen Institutu Nazionalaren (INALI) babesarekin, 2012an lortu zuten kaleko karteletan zeuden nomenkalturak aldatzea.

Hizkuntzaz aparte, komunitateko kondairak, eta beste elementu kultural eta geografikoak erabili dira kaleak izendatzeko. Hauen adibideak dira Konk’oy (lider ona), Anaatuuj (ekaitza) eta Jä’äkëpäjkp (erortze lekua).

Kaleen izendapenak eragina izan du herritarren identitatean, izan ere, orain kulturarekiko atxikimendu handiagoa adierazi dute batzuk. Hare gehiago, herritar batzuk haien identifikazio txartela aldatu dute haien kalearen izena ayüük hizkuntzan ikusteko.

Komunitate baten kaleak bertako hizkuntzan izendatzen direnean hizkuntza hori ikusgarriago egiten da eta errazago egiten da gizartean izan dezakeen estatusa aitortzea. Halaber, gertutasuna adierazten du biztanleekiko eta hizkuntzari eusteko esperantza ematen die. Tokian tokiko hizkuntza erabiltzea, gainera, eskubide bat da. Mexikon, besteak beste, badago eskubide hori jasotzen duen legea: Herrien Eskubide indigenen Lege Orokorraren 13.artikuluan.

Ayutla Mixe aldaketa hau lortu zeneko lehenengo komunitatea izan zen arren, badaude beste komunitate batzuk ereduari jarraitu diotenak. Esate baterako Oaxacako Sierra Iparralde eta Misteka komunitateak. Ekimenaren hedapenak dakarrena da bertako hizkuntzak bere lekua berreskuratzea eta herritarrentzat berezkoa dena erabiltzea. Gainera, kaleen izenak hizkuntza gutxiagotuan jartzeak herritarren identitatea sendotzen du. Horrez gain, hainbat artistaren lankidetzarekin, idatzizko izenekin batera, irudiak gehitu dituzte paneletan. Aukeratu den adierazpen kultural eta artistiko hau inklusiboa da idazten ez dakitenentzat edo gaztelaniaz bakarrik dakitenentzat ere.

Jatorrizko informazioa hemen.

Ayüük hizkuntza, hizkuntza mixe-zoquearra da, 90 mila hiztun inguru zituen 1993.urtean eta Oaxakako eskualdean dago. Ayüük hizkuntzari buruzko informazio gehiago hemen.

Tags: AyutlaayüükcallesDerechos lingüísticoseskubideakidentidadidentitateakaleakMéxicomexikomixe