Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Balearrak, Kataluniak eta Valentziar Erkidegoak hizkuntzaren batasuna indartu nahi dute
Balearrak, Kataluniak eta Valentziar Erkidegoak hizkuntzaren batasuna indartu nahi dute - Image

Hiru komunitateetako hizkuntza politiken arduradunak azaroan bildu ziren “hizkuntzaren erabilera bultzatzeko estrategiak” partekatzeko helburuarekin. Hiru komunitate horiek 13 milioi hiztun dituen hizkuntza bera dute eta horregatik gai batzuetan elkarlana ziurtatzea garrantzitsua da.

Gai horietako bat hizkuntza gaitasunaren agirien sistema da; horri buruz, arduradunek koherentzia, gardentasuna eta informazio publiko zabala bermatu behar dela adostu zuten. Beste akordiorako gai bat legeen hizkuntzarena izan zen: herritarrengan eragin handiena duten lege-testuak katalanez eskuragarri izateko lan egitearen alde agertu ziren.

Topaketa gainera, hizkuntzaren irakaskuntzarako bakoitzak duen baliabideak ezagutzeko eta praktika onak partekatzeko ere probetxugarria izan zen. Bestalde, Estatuak egiten duen Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren ezarpenari buruzko ebaluaziorako irizpideak adostu zituzten.

Azkenik, topaketa horretatik atera den berri on bat: Valentziako gobernuak, Euskal Herria, Galizia, Balearrak eta Kataluniaren artean dagoen lankidetza protokoloaren kide izatea erabaki du.

Berri osoa irakurri

Tags: BalearesBalearrakcatalánCataluñaCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialhizkuntza gutxituakhizkuntza politikakatalanaKataluniaMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraValenciaValentzia