Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Beharrezkoa da Indian hiztun gutxien dituzten hizkuntzak biziberritzea
Beharrezkoa da Indian hiztun gutxien dituzten hizkuntzak biziberritzea - Image

Panchanan Mohanty-ren, Indiako Linguistika Sozietateako Lehendakaria, arabera, indiako hizkuntzak ez daude sasoi onean, nahiz eta indoeropear eta dravidiko familietako hizkuntzak herriko beste hizkuntzak baino hiztun gehiago izan. Hau Sozietateko 40.Konferentzia internazionalean aipatu du. Konferentzia Indiako Hizkuntzen Institutu Zentralak (CIIL) antolatu du Mysuru hirian.

Mohantyk esan du hizkuntza txikiek lagundu dutela hizkuntza nagusien formakuntzan eta Indiako aniztasun kulturalean. Indiako lau familia llinguistiko nagusien artean (austroasiatikoa, tibetano-birmanoa, indoeuropearra eta dravidikoa) hiztunen %98a indoeropearr eta dravidikoak dira, %2a hizkuntza gutxiagotuak erabiltzen du. Hau ez da ikuspegi ona Indiako aniztasun linguistikoarentzat. Mohantyk uste du gehiago eztabaidatu behar dela aztertzeko zelan hobetu hizkuntzen erabilera, testuinguruak, didaktika eleanitza eta zelan irakatsi linguistika.

CIIL zuzendariak, DG Rao, azpimarratu du datorren urtean 50 argialpen berri baino gehiago aurkeztuko direla. Hizkuntza indiarrak arriskuan daudela eta salbatu beharra dagoela dio eta unibertsitatetan, hezkuntzak duen kalitatea ez dela nahikoa. CIIL Indiako hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen unibertsitate hezkuntzarako curriculum eredu batean lanean dabil.

1928an Indiako hizkuntzalaritza sozietatea sortu zen Lahoren. Idiar hizkuntzen institutu zentralak bakarrik ditu 50 urte. UNESCOk 2019a hizkuntza indigenen nazioarteko urtea izendatu du eta Indiako hizkuntzalaritza sozietateak, dravidiar hizkuntzalarien asoziazioarekin batera ospatzen du tailerrak eta seminarioak eskaintzen urtean zehar.

Jatorrizko berria hemen.

Tags: didácticadidaktikadiversidad lingüísticaeducaciónhezkuntzahizkuntza aniztasunaIndiako hizkuntzakLenguas de Asia