Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Boliviaren egoera linguistikoa eta hizkuntza indigenen aldeko ekimenak
Boliviaren egoera linguistikoa eta hizkuntza indigenen aldeko ekimenak - Image

Bolivia Latinoamerikako biztanleri indigena handieneko herria da. 2001eko zentsuaren arabera boliviarren %62a jatorrizko herriren baten kide da. Hala ere, 2012ko datuek beste ikuspegi bat aurkeztu zuten;  15 urte baino gehiagoko biztanleriaren %41 baino ez baitzen indigena bezala identifikatzen.

Felix Ajpi, 63 urteko aymar boliviarra dena, egun, Boliviako jatorrizko komunitate interkulturalen konfederazio sindikatuaren garapen emankorreko idazkaria da. Bere esanetan, 13 urtez ibili dira Boliviako 36 nazioak haien hizkuntzen alde egiten. 36 nazio ziren, baina itun bat egin zuten politikan 5 erakunde handitan elkartzeko. Horri esker, Boliviako 36 hizkuntza horiek ofizialak dira, eta aymara hizkuntza, besteak beste, eskoletan irakasten da lehen ez bezala. Horrez gain, 36 hizkuntza eta komunitate horietariko 3 arrisku larrian daude eta biziberritzerako programa berezietan daude sartuta. Hizkuntzarik erabilienak quechua, aymara eta guaraniera dira. Felixek dio jatorrizko hizkuntzak hitz egiten direla identitatea eta balio kulturalak mantentzeko, baina hala ere, komunitate arteko komunikazio hizkuntza gaztelania izaten jarraitzen duela.

Freddy Mamani Machacak, Boliviako Kanpo Harremanetako Ministeritzaren Herrien eta Herri Indigenen Diplomaziarako Koordinaziorako Unitatearen burua denak, dio hizkuntza indigenen alde telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu zela. Aplikazio horretan aymara, kitxua, guaraniera, mojeño trinitarioa eta uru hizkuntzak daude. Freddyk gehitzen du aurten Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea denez, urte amaierarako helburua aplikazioan 20 bat hizkuntza lortzea dela.

Latinoamerika eta Karibeko Herri Indigenen Garapenerako Potoa (Fondo para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas de América Latina y el Caribe), Iberoamerikar Idazkaritza Orokorra eta kooperazio erakundeekin batera, Boliviak, Hizkuntza Indigenen Institutu Iberoamerikarraren sorreraren alde egiten du, eta horren inguruan erabakiak hartzeko bilduko dira ekainaren 13 eta 14ean.

 

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: aymaraBoliviahizkuntza indigenaklenguas indígenas