Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Dakwäkãda Warriors komikian hizkuntza indigenak gaitzaren kontra
Dakwäkãda Warriors komikian hizkuntza indigenak gaitzaren kontra - Image

Cole Pauls Vancouverren bizi den Yukoneko komikilaria da. Komikiak irudikatzen hasi zenetik bere kultura sartzeko grina izan du. Dakwäkãda Warriors komikian hego tutchone hizkuntzaz dauden hitzak eta esaldiak sartu ditu. Izan ere, komikiaren bi protagonistak superheroi indigenak dira eta gaitzaren kontra borrokatzen dute. Paulsen hitzetan, superheroiak bi pertsona arrunta dira, baina haiek duten teknologiari esker Lurra babestu dezakete, beraz, Yukoneko Lehen Nazioetako edozein gaztek sentitu dezake hizkuntza indigenak eta teknologia erabiliz borrokatu dezakela.

2016ko erroldaren arabera, hego tutchone hizkuntzak 80 hiztun natibo ditu, iparraldekoak 200 hiztun gehiago. Yukoneko Native Language Centreak hego tutchone hizkuntza ikasteko eskuragarri dagoen material guztia bildu du bere web orrialdean (hemen).

Paulsek hego tutchone hizkuntza ikasi zuen haur hezkuntzatik hasita bere irakasle Vivian Smithekin. Smithek Paulsi lagundu dio Dakwäkãda Warriors komikian dagoen hiztegi txikia sortzen. Amaierako hiztegia ikus daiteke hemen komikiaren beste orri batzuekin batera.

Hizkuntza indigena bere komikian sartzeko arrazoia azaltzen duenean ez du arrazoi bakarra azaltzen. Alde batetik, hainbeste urte eman duenez hego tutchone hizkuntza ikasten, bere arduratzat hartzen du hizkuntza hori komikian sartzea. Bestetik, bere aitak eta amamak ez zuten aukera hori izan eta berak izan duen aukera balioesten du, eta horrela demostratzen du. Horrez gain, komiki indigena bat irakurri zueneko lehenengo aldian boteretsu sentitu zen bera ere kultura horren parte zelako, eta sentimendu hori hedatu nahi du beste gazte askok ere sentitu dezaten.

 

Cole Paulsen lana ikusteko, hau da bere Instragrama.

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Yukon Lehen Nazioetako hizkuntzen berriak:

– 2018koa hemen 

– 2019ko urtarrilekoa hemen 

Tags: Canadáhego tutchonehizkuntza indigenakkomikialenguas indígenasyukon