Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • David Vallsen elkarrizketa munduko hizkuntzei buruz
David Vallsen elkarrizketa munduko hizkuntzei buruz - Image

Oraingoan Els viatgers de la Gran Anaconda irratsaioan abenduaren 8an David Vallsi egin zitzaion elkarrizketan jarri nahi dugu arreta. David Valls hizkuntzalaria da etnolinguistikan eta Papua Ginea Berriko hizkuntzetan aditua. Papua Ginea Berria munduan hizkuntza aniztasun handiena duen lekua da.

Hizkuntzalari honek munduko hizkuntza askori buruzko informazio linguistikoa batu du liburu batean: Les llengües de l’anaconda.

David Vallsek dio ikuspegi kultural desberdinak islatzen dituela hizkuntzak eta hauen adibideak jartzen ditu. Hona batzuk:

  • Hizkuntza batzuk hiru arte bakarrik zenbatzen dute, eta ez da gaitasun ezagatik, beste hizkuntza bat ikasterakoan ez baitute arazorik hamar arte zenbatzeko. Arrazoia izan daiteke zenbakien garrantzia ezberdina izatea haien kulturan.
  • Koloreak izendatzeko lexikoan ere desberdintasunak daude hizkuntzen artean. Kultura batzuetan zuria eta beltzarekin nahikoa dute koloreak desberdintzeko, beste batzuetan, naturako hitzak erabiltzen dira kolore batzuk identifikatzeko. Errusiarrez bi hitz dituzte urdina kolorerako, baina haientzat bi kolore desberdinak dira, eta bi hitzak erro desberdinetatik datoz.
  • Denbora era desberdinetan adierazten da hizkuntza batzuetan. Gaztelaniaz, adibidez, urteak zenbatu ditzakegu, baina denbora denez, Iparameriketako hopiek ez dute zenbakarritzat hartzen. Adibidez, esan dezakete bigarren astea (ordinala) baina ez bi aste (zenbakarria)
  • Hizkuntza batzuk orientazio sistema absolutua (iparra-hegoa-ekia-mendea) erabiltzen dute norabidea adierazteko, eta ezkerra, eskuma, aurrean, atzean, eta abar, testuinguru batean gauzak kokatzeko. Beste batzuek beti erabiltzen dute absolutua nahiz eta haiengandik gertu dagoen gauza bati erreferentzia egin. Perun, aldiz, amazoniar indigena batzuk daude bi termino bakarrik erabiltzen dituztenak: ibaian gora eta ibaian behera.
  • Kultura batzuetan, esaten denaren erreferentzia aipatu behar da, edota ikusten edo entzuten denarena. Amerika Latinoko indigena batzuentzat gaztelania osatu gabeko Hizkuntza da ez delako informazioaren iturria esan behar.

Bestalde, Davidek sexismoari ere egiten dio erreferentzia esaten duelako munduko hizkuntzen %70ak ez duela genero gramatikalik, baina horrek ez ditu gizarte berdinzale bihurtzen.

Vallsek dioen bezala, hizkuntza aniztasuna mantentzea oso garrantzitsua da, batez ere, hizkuntza identitatearen parte delako. Horrez gainera, hizkuntza bat galtzen denean, inguru guztia desorekatzen da. Esate baterako, Australiako hizkuntza batean landare baten izenak berak adierazten du jangarria den ala ez. Beste hizkuntza batzuetan animalia bat heldu gabea baldin bada generoa aldatzen zaio jangarria ez dela adierazteko eta horrela ekosistema mantentzen laguntzen da.

Datuen arabera, 50 urte barru, munduko hizkuntza gehienak desagertuko direla dio. Hala ere, Davidek hildako wampanoag hizkuntzaren berpizkundearen historia kontatzen du itxaropenerako adibide gisa. Wampanoag hizkuntza, Massachusetts, EEBB, 150 urte zeramatzan hilda, baina emakume batek ametsak izaten hasi zen hizkuntza horretan, lortu zuen aditu batzuei esker hizkuntza ikastea eta bere alaba lehenengo hiztun natiboa da gaur egun. Horrez geroztik, hiztun gehiago sortu dira.

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: David Vallsdiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunaidentidadidentitatea