Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Errusiak neurriak hartu ditu hizkuntza gutxituen kontra, baina erresiztentzia hazten ari da
Errusiak neurriak hartu ditu hizkuntza gutxituen kontra, baina erresiztentzia hazten ari da - Image

Errusiak azken urteak eman ditu oldarkorki defendatzen atzerrian dauden errusiar minorien eskubideak eta bereziki errusiera hizkuntzarenak. Hala ere, Kremlina kultur homogeneizazio kultural programa bat garatzen doa hizkuntza gutxituei ematen zitzaizkien laguntzak, hezkuntza plan etniko-eskualdekoak eta etnia errusiar gutxituen beste ekimen kulturalak gradualki ezabatze aldera.

2017ko udara arte, hizkuntza gutxituak derrigorrezko ikasgaiak ziren Errusiar Fedezarioko eskualde etniko gehienetan. Eskualdearen arabera, hizkuntzaren pisua aldatzen zen astean ordu bat izatetik, curriculum osoan errusiar hizkuntzaren pare egotera.

2017ko uztailetik aurrera, hizkuntza gutxituen klaseak errepublika etnikoetan hautazkoak bihurtu dira eta haien irakaskuntza astean bi ordura mugatuta dago. Neurri hauek hizkuntza hauen galera azkartzea besterik ez dute lortzen, eta ziurtatuko dutena errusiar hizkuntzak herri osoan gailentasuna izatea da; baina protestak eta aktibismoak ere sustatu dituzte. Sarean azkar hazi da aktibismoa minoria etniko askoren parte-hartzearekin. Azkenik, 2018ko ekainean, kultura aniztasuna eta federalismoa sustatzeko erakunde bat sortu da, Errusiako Herrien Kongresu Demokratikoa.

Errusia bezalako herri zabal eta anitzetan bezalakoetan, goitik beherako asimilazioa unitate nazionalaren espiritua sustatzeko era pobrea da. Asimilazio politikek beti izango dute erresistentzia, eta lubakietan eustea ere gerta daiteke. Kasu honetan, gobernuaren planen kontrako eta oinarrizko ekimenen nahastea izan da emaitza. Badirudi gobernuaren Errusia ekialdetik mendebaldera homogeneizatzeko esfortzuek hain justu kontrakoa ari direla sustatzen akabatu nahi dituzten identitateak indartzea.

Informazio gehiago hemen.

Tags: activismoeducación plurilingüeErrusiar FederakundeaFederación Rusahezkuntza eleanitzahizkuntza gutxiagotuaklenguas minorizadasonline aktibismoa