Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • NBE 2030 Agenda. “17+1 Helburu gure mundua eraldatzeko” erakusketa Leioan
NBE 2030 Agenda. “17+1 Helburu gure mundua eraldatzeko” erakusketa Leioan - Image

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta UPV/EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa interesgarri bat eskaintzen dute.

Erakusketa Leioako Ondiztorren (Independentzia kalea, 21) azaroaren 5 eta 16 bitartean egongo da, ikastetxe eta interesa eduki lezakeen pertsona ororentzako bisita gidatuak hiru hizkuntzatan eskainita (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), astelehenetik ostiralera, ondoren aipatzen diren ordutegietan:

• 09:00etatik 12:00etara
• De 18:00etatik 20:00etara

Ekitaldiaren helburua Leioako herriari eta bereziki ikasleei Nazio Batuen 2030 Agendako 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutaraztea da; horiei UPV/EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak bat gehitu du (+1), hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea, alegia.

Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren erakusteko 17 + 1 ilustrazio aurkeztuko dira, bakoitza helburu batekin lotuta. Lehenengo 17 ilustrazioak Euskal Herriko UNESCO Etxea-ren mailegua dira; berariaz egindako lehiaketa baten bidez sortu ziren. Hamazortzigarrena Donostiako Easo Politeknikoak Usandizaga BHI-ko ikasleen arteko lehiaketa batean aukeratu zen.

Bisita gidatu guztiz aholkagarria, ikastetxeentzat ez ezik, familientzat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero 94 607 25 76 telefonora deitu.

Tags: Agenda 2030desarrollo sosteniblediversidad lingüísticagarapen jasangarriahizkuntza aniztasunahizkuntzakNazio Batuen ErakundeaONU