Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Galegoaren egoera Bierzon
Galegoaren egoera Bierzon - Image

Kasu honetan gure herrialdetik hurbil gertatzen ari den zerbaiti buruz ariko gara, hain zuzen ere Bierzoko eskualdean. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak gonbidaturik, Rafael Adan irakasleak, galegoaren egoera Leoneko probintzian aurkeztu digu Gasteizen eta Bilbon ospatu diren hitzaldi bitan. Argian argitaratutako elkarrizketa honetan adierazten den bezala, urratsak eman dira bai lege mailan bai praktikoki galegoaren irakaskuntzari dagokionez baina oraindik bide handia egin beharra dago. Bestalde, bertako elkarteek bultzatuta zenbait ekimen kultural ospatu dira azken urteotan galegoaren normalkuntzaren alde egiteko Leoneko eskualde honetan.
Elkarrizketa irakurri.

Tags: aniztasunaBierzohizkuntza gutxituakhizkuntzakikasleakirakaskuntzaLeonMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra