Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Galesaren erabilera sustatzeko estrategiak
Galesaren erabilera sustatzeko estrategiak - Image

Galesaren gaur egungo egoera aztertzeko, ez da nahikoa bere hiztun kopurua neurtzea. Izan ere, Estatistika Nazionalen Bulegoaren arabera, 874 mila hiztun inguru ditu galesak, baina galesaren ikuskatzailea den Aled Robertsek dio datu horietan oinarritzeak Irlandaren egoerara hurbiltzen duela galesa. Irlandan 1,76 milioi gaelikoaren hiztun daude, baina soilik %0,5ak erabiltzen du egunerokoan. Galeseko gobernuak diru-laguntza berriak emango ditu 2050erako galesa erabiltzen duten milioi bat pertsona lortzeko.

Ikuskatzaile kargua lortu zuenetik, Robertsek 500 pertsona ingururekin hitz egin du galesaren erabilerari buruz. Orokorrean jarrera positiboak eta intentzio onak daudela aitortu duen arren, zailtasunak ere aipatzen ditu. Besteak beste, galesaren irakasle falta eta hezkuntza eta lan munduaren arteko desoreka. Desoreka hori berdintzeko, hezkuntza sistematik ateratzen diren gales hiztunak haien gaitasun elebidunak erabiltzea bermatu nahi du Robertsek enpresekin, zein beste erakunde batzuekin.

Galeseko gobernuak aitortu zuen erregulazio berrietan lan egiten ari direla hizkuntza estandarrak zehazteko ur konpainietan eta osasunaren eremuan. Horrez gain, finantzaketa egongo da Prosiect 2050rako, estrategiak planifikatzeko, iniziatibak sortzeko eta galeseko hiztun komunitateak mantentzeko eta erabilera sustatzeko. Prosiect 2050 proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.

 

Jatorrizko berria hemen.

Tags: galésgalesahizkuntza-erabilerauso de la lengua