Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Galzorian dauden hizkuntzak ikasteko 5 arrazoi
Galzorian dauden hizkuntzak ikasteko 5 arrazoi - Image

Galzorian dauden hizkuntzak ikasteko arrazoiak behar badira, Myles izeneko bidaiari eta eleaniztun jatorrak 5 arrazoi ematen ditu “Fluent in 3 months” web orrialdean.

Mylesek ingelesez, nederlanderaz, eta txineraz egiten du, horrez gain, gaztelania, frantsesa eta iñupiaq eskimo-aleuta ikasten ari da. Berak hizkuntzak ikasten ditu gustuko dituelako, baina hala ere, horren zergatiari buruzko galderak maiz jasotzen ditu. Galdera inozo horiei erantzuteko, Mylesek 5 arrazoi ematen ditu aipatutako web orrialdean.

Galzorian dauden hizkuntzak ikasteko ematen duen lehenengo arrazoia munduko ondarea mantentzen laguntzen duela da. Munduko hizkuntzak oso garrantzitsuak dira; hizkuntzak galtzen direnean, kulturaren alderdi asko galtzen dira, ezagutza zientifikoa besteak beste. Irudikapenak nahiko ilunak diren arren, badago itxaropena eta arrakastatsuak izan diren biziberritze lan asko daude. Maoriera, kornubiera, hawaiiera, eta massachusett hizkuntzak horien adibide dira.

Bigarren arrazoia da beste edozein hizkuntza ikastearen bezalakoa dela, hau da, hizkuntza batzuk beste batzuk ikasteko baino zailagoak direlaren sinesmena ez da egia. Jarrera eta gogo egokiak izanez gero, edozein hizkuntza ikas daiteke. Garrantzitsuena hizkuntza bat ikasteko bere jatorrizko hiztunekin erabiltzea da.

Edozeinek ikas dezake arriskuan dagoen hizkuntza bat. Eta hori hirugarren arrazoitzat aurkezten du Mylesek. Ez du zertan kultura edo kolektibo horren parte izan edo bere arbasoen hizkuntza izan.

Horrez gain, galzorian dagoen hizkuntzaren bat ikasteak hainbat hitzen jatorriak berpiztu ditzake kultura horren kondaira eta ipuinekin lotuz. Horrela ez da bakarrik hizkuntza bera ikasten, baizik eta horrekin lotuta dauden sinesmen eta kulturak ere bai.

Hizkuntzaren erabilerarekin lotuta, Mylesek teknologia modernoen erabilera bosgarren arrazoi bezala erabiltzen du. Izan ere, nahiz eta hizkuntza gutxiagotu batek hiztun gutxi izan, hainbat baliabide daude online (Facebook taldeak, YouTubeko bideoak, Skype saioak, Duolingo…) hizkuntza nagusientzat zein gutxituentzat.

Berri honekin bidali nahi den mezua arriskuan dauden hizkuntzak ere ikas daitezkeela da.

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: aprender lenguashizkuntza gutxiagotuakhizkuntza ikaskuntzahizkuntza indigenaklenguas indígenaslenguas minorizadas