Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa
Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa - Image

Pasa den urriaren 2an hasi zen Garabide elkarteak antolatutako hizkuntzen biziberritzean gidaritza profila duten eragileei zuzendutako ikastaldi trinkoa. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” izenburupean, ikastaldiak estrategia orokorretan zentratua dagoen formazio intentsiboa eskainiko die 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 agintariei. Parte-hartzaile horien jatorriak honako hauek dira: Kichwa (Ekuador), Quechua (Peru), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nahuatl (Mexico), Yukatango maia (Mexico), Amazigh (Maroko) eta Maputxeak (Txile).

Ikastaldiak urriaren 30era arte iraungo du eta formazio proiektu bat izango da, hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dagoena. Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskainiko zaie aipatu ditugun munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen.

Gainera, parte-hartzaileek euskalgintzaren zein instituzioen hainbat entitate bisitatuko dituzte (Euskaltzaindia, Berria, HUHEZI, Kafe Antzokia, Oihaneder Euskararen Etxea, Udaletxeak, Diputazioak, hezkuntza zentroak…) ikasitakoa bertatik bertara ezagutzeko eta, halaber, sentsibilizazio ekintzak (mahai inguruak eta proiekzioak) egingo dira herri eta eskoletan euskal gizartearekin esperientzia trukerako tartea eskaintzeko asmoz. Hain zuzen ere, hemen egingo dira sentsibilizazio ekintza nabarmenenak:

– Arizmendi ikastola, urriak 9
– Biriatuko Ikastola eta Etxepare Lizeoa, urriak 12
– Barañain, urriak 10
– Beasain, urriak 11
– Unibertsitateak: EHU, HUHEZI, urriak 16
– Oiartzun, urriak 17
– Usurbil, urriak 20
– FAGOR taldea, urriak 24

Azpimarratu beharra dago, liderrei zuzendutako ikastaldi honetan emakumeek izango duten presentzia, 12 partaideetatik 7 emakumezkoak baitira.

Informazio gehiago hemen.

Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako partaideei Berrian egindako elkarrizketa.

Tags: Garabidehizkuntza gutxiagotuakhizkuntzen berreskurapenahizkuntzen biziberritzea