Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Gaztelerak ordezkatu egin du Baja Californiako hizkuntza indigenak
Gaztelerak ordezkatu egin du Baja Californiako hizkuntza indigenak - Image

Mexikoko Baja California estatuko kumiai, kiliwa, pai pai eta cucapá komunitate indigenek alde batera utzi dute euren hizkuntzak eta kide gehienetzat gaztelera da orain lehena. Artikulu honetan komunitate horien egoera kontatzen digute. Dirudienez, kasurik larriena kiliwa herriak bizi du; 300 kideko komunitate horretan bost hiztun geratzen dira; hurrengoak cucapa-k dira, 10 bat hiztunekin. Beste biak, kumiai eta pai pai komunitateek, bakoitzak 35 hiztun inguru ditu eta 800 bat kide.

Ikertzaileen arabera, oso zaila da hizkuntza horien hiztun kopuru zehatza jakitea diskriminazio handia jasan behar izan duten komunitateak direlako eta horren ondorioz, herritarrak sarritan ez direlako ausartzen hizkuntza ezagutzen dutela esaten. Artikuluan galeraren arrazoiei buruz ere, batik bat transmisioaren etenaz, hitz egiten digute. Gainera, adierazten dute ezinbestekoa dela hizkuntzaren berreskurapenaren ahaleginak herritik sortzea, prozesua arrakastatsua izateko. Gazteei dagokienez, badirudi ez direla euren hizkuntzetatik oso hurbil sentitzen: kumiai gazte batek dionez, hamarretik batek edo bik erakusten dute euren kultura eta hizkuntzarekiko interesa.

Artikulu osoa irakurri.

Tags: Baja Californiacucapáhizkuntza gutxiagotuakhizkuntza indigenakkiliwakumiaimexikopai pai