Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Gehien hitz egiten diren bigarren hizkuntzen mapa
Gehien hitz egiten diren bigarren hizkuntzen mapa - Image

Gaurkoan dakargun mapetan munduko herrialdeetan gehien hitz egiten diren bigarren hizkuntzak ikus ditzakegu eta ziur gaude mapa horiek bat baino gehiago harrituko dutela. Kasu batzuetan bigarren hizkuntza horiek etorkinak ekarritako hizkuntzak edo hizkuntza nagusiak dira, baina askotan, gutxituak izan diren bertako hizkuntzak dira.

Esan beharra dago sarritan, hizkuntza bat herrialde bateko gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza izateak ez duela nahi esan hizkuntza horrek hiztun asko dituenik. Esate baterako, mapan adierazten den moduan, Australian gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza txinera da baina biztanleriaren kopuruari erreparatzen badiogu, txineraren hiztunak %1,6 dira gutxi gorabehera.

Goian azaldutako adibidearen kontrakoak ere badaude mapan, hau da, bigarren hizkuntza herrialdeko biztanleriaren zati handi batek egitea arrazoi historikoak direla eta. Horren adibideetako bat Bosnia Herzegovina da: biztanleen %52,9k bosnieraz hitz egiten dute, horren atzetik serbiera dator, %30,8k hitz egiten dutena eta gero kroaziera beste %14,8k.

Atentzioa deitzen du ere hemen alboan dugun beste kasu batek, Frantziarena konkretuki. Jatorrizko hizkuntza asko egon arren lurralde horretan, gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza ingelesa da.

Berri osoa irakurri

Tags: bigarren hizkuntzaCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituaklenguas del mundolenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedramunduko hizkuntzaksegunda lengua