Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Go Cornish: kornubiera ikasteko baliabidea
Go Cornish: kornubiera ikasteko baliabidea - Image

Urtarrilaren 31n kornubiera ikasteko Go Cornish online baliabidea atera zen. Golden Tree Productions taldeak sortu du Erresuma Batuko Kornualles udalarekin batera.

Azken aldian badirudi kornubiera hedatzen joan dela, eta hainbat erakundek haien web orrialdeak itzuli dituzte.

2.000 eta 3.000 hiztun inguru ditu kornubierak. 2018an 77 pertsonek egin zuten kornubiera azterketa, 2017an baino %15 gehiago. Eta geroz eta hiztun gehiago daude. Hiztun gehiagoren sorrerarekin, erabilera berriak ere badaude. Besteak beste 2017an testua iragartzeko aplikazioa sortu zen eta hurrengo urtean PlayStation bideo-joko bat kornubieraz plazaratu zen.

Golden Tree Productions-en zuzendariak, Will Coleman-ek, esan zuen Kornuallesen oso zorionekoak direla hizkuntza indigena eta polita izateagatik. Go Cornish web orrialdea edozein adinetako, testuinguruko eta lanbideko pertsonak erabil dezan pentsatuta dago, eta kornubiera ikasi nahi duen edonork erabiltzea litzateke Colemanen nahia.

Go Cornish web orrialdean, kornubiera ikasteko baliabideen artean, Magi Ann istorioak aurki daitezke. Istorio horiek Mena Evans-ek sortu zituen umeei eta haien familiei galesa ikasten laguntzeko, horiekin aplikazio bat sortu zen eta orain kornubierara itzuli dira hizkuntza honen biziberritze prozesuan ere laguntzeko.

Kornubiera ikasteko, Magi Ann istorioak eta beste baliabideak helbide honetan dituzu.

Magi Ann aplikazioari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Kornubierari buruzko 2018ko berria hemen, 2016koa hemen eta 2015ekoa hemen.

Tags: córnicoErresuma Batuahizkuntza ikaskuntzakornubieraonlinerecursos onlineReino Unido