Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Grá & Eagla: Irlandako gaelikoaren erabilerari buruzko dokumentala
Grá & Eagla: Irlandako gaelikoaren erabilerari buruzko dokumentala - Image

Grá & Eagla (Maitasuna eta Beldurra) dokumental film laburrak, Caitriona Ní Chadhain zinemagile eta kazetari irlandarrarena, hizkuntza irlanderarekiko jarrerak azaltzen ditu. Nahiz eta jarrera positiboa izan, irlanderaren hiztun natibo askok hizkuntza erabiltzearen beldur izan daitezke.

Film labur horrek irlandarren jarrerak ikertzen ditu haien ama hizkuntzarekiko, hau da, gehiengoak Irlandako gaelikoarekiko jarrera positiboa izan arren, zergatik ez duen erabiltzeko era aurkitzen eguneroko bizitzan. Kontaketak Áine Gallagher komediantearen ondotik doa honek bere espektakuluetarako material elebidunak (irlanderaz eta ingelesez) prestatzen dituen bitartean. Gallagher-rek bere birarekin jarraitzen du irlandera konfidantzaz erabiliz eta bere ziurtasun ezak gainditzen. Ní Chadhain-ek, irlanderazko hiztun natiboa denak, dio dokumentalak erakusten duela hiztunek zelan ekiditzen duten haien ama-hizkuntza erabiltzea, eta hari horretatik bakoitzak dakien irlandera gutxia erabiltzera animatzen du jariotasun handirik ez izan arren, horrek ere hizkuntza bizirik mantentzen laguntzen baitu.

Filmak irlanderaren hiztuna izatearen esanahiari perspektiba berri bat eskaintzen dio Irlanda modernoan. Pelikularen helburua etorkizuneko irlanderaren hiztunak animatzea da. Dokumentalak Galway Film Center-reko “Dig Where You Stand” ekimenetik jaso zuen dirulaguntza eta ekimen hori dokumentalista eta zinemagile berriei aukerak emateko eta haien trebetasunak garatzeko sortu zen.

Irlandera edo Irlandako gaelikoa 80.000 pertsonen ama-hizkuntza da Irlandan, eta 1.850.000 pertsona ingururen bigarren hizkuntza. Irlandar Errepublikako zein Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala da.

Informazio gehiago hemen.

Tags: dokumentalagaélico irlandéshizkuntza-erabileraIrlandako gaelerairlanderairlandésuso de la lengua