Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Haikuak aragoiera bultzatzeko
Haikuak aragoiera bultzatzeko - Image

Hona hemen adibide bat, hizkuntza gutxituak bultzatzeko teknologia berrien erabilpenari buruz, eta ez hori bakarrik, aurkezten dugun ekimen honek agerian jartzen duen moduan, beste kulturen ohiturak ere lagungarri izan daitezke gure hizkuntzak sustatzeko. Artikulu honek adierazten duen bezala, facebook-eko L’aragonés En Plana orriak haiku lehiaketa bat antolatu du aragoieraz. Haikuak naturan inspiraturiko Japoniako bertso tradizionalak dira.

Lehiaketa hau ospatzen den bigarrena izan da eta oraingoan 104 idazlan aurkeztu dira. Bestalde, orri honek Kyotoko unibertsitateko Satoshi Terao irakaslearen lanak ere zabaltzen ditu. Irakasle honek hizkuntza gutxituen babesari ekin dio, ez bakarrik bere lehen hizkuntzari dagokionez (banshuera), baizik eta beste hizkuntza batzuei buruz ere aritu da, Portugaleko mirandesa edo aragoiera adibidez. Artikulua irakurri.

Tags: aragoieraaragonésbanshubanshuerahaikuhizkuntza gutxituakmirandésmirandesaSatoshi Terao