Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Hezkuntza eleanitz eta interkulturalerako Europako Kontseiluaren gida
Hezkuntza eleanitz eta interkulturalerako Europako Kontseiluaren gida - Image

Europako Kontseiluak argitaratu berri du hezkuntza eleanitz eta inter-kulturalerako txosten hau. Txostena bere izenburuak esaten duen moduan gida bat da, curriculumak lantzen dutenei eta baita eskoletan curriculum horiek inplementatzen dutenei zuzendutakoa, hezkuntza eleanitz eta inter-kulturalaren ikuspegia integratu dezaten. Dokumentuaren helburu nagusia orduan politikak erabakitzen dutenei laguntzea da hezkuntza eleanitz eta inter-kulturala garatzen, hezkuntza hori baita gaur egungo europar herrien gizarte-kohesioa bultzatuko duen ezinbesteko faktorea.

Gidaren hasieran zera azpimarratzen da hezkuntza eleanitz eta inter-kulturala kalitatezko hezkuntzaren beharren erantzuna dela gai guzti hauek ukitzen baititu: gaitasun jabetzea, jakintza, jarrerak, hezkuntza esperientzia anitzak eta identitate kulturalaren (taldekoa eta norberarena) eratzea.

Gida hiru zatitan dago banatuta:

1. Hezkuntza eleanitz eta inter-kulturalaren osagaien diagnostiko orokorra, osagain horiek inplementatzeko estrategiak eta beharrezko baldintzak.
2. Prestakuntza faseak eta hezkuntza eleanitz eta inter-kulturalaren edukia.
3. Edukiaren antolamendua curriculumetan integratzeko.

Txosten osoa irakurri

Tags: Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico MundialConsejo de Europaeducación plurilingüeeleaniztasunaeuropaEuropako Kontseiluahezkuntza eleanitzaMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraplurilingüismo