Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Gaelerazko heziketa erabakigarria da hizkuntza indartzeko
Gaelerazko heziketa erabakigarria da hizkuntza indartzeko - Image

Eskoziako gaelerazko murgiltze hezkuntzan, lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan bakarrik egiten da gaelera hutsean, ingelesa hirugarren edo laugarren mailan sartzen da.

Sgoil Ghàidhlig Ghlaschu (SGG) da gaeleraren murgiltze hezkuntza sistemarik nagusiena, eta bera da eskola bakarra gaeleraz haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza eskaintzen dituena. Lehen hezkuntzako eredu honetan sartzen diren ikasleen profila nabariki aldatu da. Hasieran, ikasle gehienak gaeleraz etxetik bazekiten. Gaur egun, ordea, gehiengoak eskolan ikasten du. Gaeleraren murgiltze sistema arrakastatsua izan da datuen arabera.

Jolasen bidezko ikaskuntza sartu da gaeleraren ikaskuntza prozesua erraztearren. Metodologia honek talde txikietan lan egitea ahalbidetzen du. Horrela, gaelera erabiltzeko aukera gehiago izango dituzte eta erosoago sentituko dira umeak. Datu eta helburu positiboak egon arren, ez da oraindik gaeleraren hiztun belaunaldirik lortu, eta ezin dira gaur egungo eta etorkizuneko eskakizunak bete ez daudelako ez irakasle ezta material nahikorik gaeleraz irakasteko.

University of Edinburgh-eko Wilson McLeod irakasleak dio ikerketen arabera gurasoek murgilketa hezkuntza aukeratzeko arrazoien artean daudela hezkuntza ona eta guraso komunitate indartsua eta positiboa.

Nolanahi ere, elebitasunari buruzko beste ikerketekin bat dator egoera hau; gaeleraz eskolatutako umeek ulermen maila hobea dute ekoizpenarena baino, eta ondorioz gaelikoa ez dute erabiltzen haien artean edo gelatik kanpoko eremuetan. McLeod-en esanetan, testuinguru informaletan Eskoziako gaelera ez erabiltzea litzateke arazo larrienetakoa. Askori lagunartekoa den hizkuntza zati hori falta zaio, horregatik da hain garrantzitsua erabilera sozialerako testuinguruak sortzea. Iniziatiba onak daude, baina ez dira nahikoak.

Haur hezkuntzan jolasen bidezko hizkuntzaren ikaskuntza oso garrantzitsua da, baina aukera hori nahi duten guraso guztiek ezin dute hartu. Bestalde, Lehen hezkuntzan gurasoek egin behar dute murgilketaren eskaera eta ez da beti onartzen ez baldin badago eskaera nahikoa. Halere,  datuek eskaera asko dagoela frogatzen dute. McLeod-ek dio bigarren hezkuntzan murgilketaren eskubidea ez izatea arazo larria izan dela umeek ez dutelako aukerarik haien hizkuntza erabiltzeko, eta ez dagoelako hizkuntza garapenik, edo hobetzeko aukerarik.

Arazo guztiei aurre egiteko dirua beharko litzateke, Euskal Herrian egin zen moduan, dirutza inbertitu zuten egoerari aurre egiteko eta aurre egin zioten. Galesen eta Irlandan ere haien hizkuntzak derrigorrezkoak dira eta hori lortzeko, diru inbertsioa egin beharko litzateke, baina Eskoziako gaelera ez da politikoki nahiko garrantzitsua ikusten.

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: educación plurilingüeErresuma Batuko hizkuntzakEscociaEskoziako gaeleragaeleragaélicohezkuntza eleanitzahizkuntza murgiltzeainmersiónLenguas del Reino Unido