Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Hizkuntza afrikarren ikaskuntzari buruzko 5 adibide
Hizkuntza afrikarren ikaskuntzari buruzko 5 adibide - Image

Kolonizazioaren ondorioz, Afrikako egoera linguistikoan hizkuntza europarrak dira nagusi. Haur gehienak atzerriko hizkuntza batean eskolaratzen dira, frantsesa edo ingelesa alegia. Egoera aldatu ez bada ere, badira afrikar hizkuntzen aldeko zantzu batzuk. Adibidez,  2015etik swahilia Tanzaniako hezkuntzaren hizkuntza da. Afrikar hizkuntzekiko eta kulturekiko interesa duten Espainiako bost pertsonen esperientzia azaltzen da hemen.

David Garcia Pawley Ingalaterran ikasi zuen, eta espainiar eta ingeles giro nazioartekoan sortu zen. Barnetegi batean ikasle zela, 17 urterekin bere klasearekin batera joan zen Keniara. Asko gustatu zitzaion herria eta urtebetez han geratzea erabaki zuen. Han zegoelarik, swahilia ikasi zuen. Bere esanetan, guztiek zekiten ingelesez, baina haien arteko hizkuntza swahilia zen. Beraz, hizkuntza hori ikasteko bere arrazoietako bat integratu ahal izatea zen, eta beste alde batetik, erosketak egiterako orduan negoziatzeko eta prezio merkeagoak lortzeko aukera gehiago izatea. Bere esperientzia oso positiboa izan zen; Afrikako ekialdean oso ondo hartzen zuten europar batek swahiliz egiten saiatzea.

Juan Gonzalez Nuñez 1974an ailegatu zen Etiopiara misiolari lanetan eta berarentzat ezinbestekoa izan zen amharera ikastea bizi zeneko herrian ez baitzen hizkuntza europarrik ezagutzen. Bere esanetan, oso garrantzitsua da bertako hizkuntza hitz egitea egoera zailetan lagungarria izan daitekelako. Izan ere, oso mesedegarri egin zitzaion amharera jakitea poliziarekin topo egin zueneko azaltzen duen egoera batean.

Arancha Marecak kinyaruanda eta lingala hizkuntzak ikasten ibili zen Ruandako Errepublikan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan kooperante gisa egin zituen egonaldietan (2005 eta 2013 bitartean). Bere ikaskuntza prozesua oso arrakastatsua izan ez bazen ere, oso maila apala lortu baitzuen hizkuntza horietan, soilik frantsesez komunikatzen zen arren, garbi ikusi zuen bertako hizkuntzen balio kulturala eta politikoa. Kongoko eskoletan bertako hizkuntzak hirugarren mailara arte erabiltzen dira soilik, eta gobernuen arreta ez da nahikoa hizkuntza horiek babesteko.

Nicolas de la Carrera hogei urtez bizi izan zen Senegalen eta wolofera ikasi zuen han geratzea erabaki zuenean, batez ere bertakoekin komunikatzeko. Wolofera kalean ikasi zuen, irakasle barik, bere ustetan ikaskuntza prozesua motela izan zen horrengatik. Orokorrean Senegalen wolofera hitz egitea erabilgarria da eta bertakoek baloratzen dute nahiz eta ofizialtasunik ez duen. Nicolasek dio woloferak gero eta presentzia handiagoa duela eskoletan, telebistan eta ekitaldi publikoetan.

Chema Caballero 1992an ailegatu zen Sierra Leonara eta hogei urte eman zituen han adingabeko soldaduak birgaitzen. Chemak krio hizkuntza ikasi zuen (ingelesa eta Afrikako hizkuntza batzuen arteko nahasketa) sierraleonarrekin komunikatzeko, eta errespetuagatik. Oso erabilgarria izan zen krio hizkuntza ikastea bereziki bere lanerako eta adingabekoekin egin behar zuen lanerako. Bere ikaste prozesua ez zen klaseetan ezta materialetan oinarritu, ez baitzegoen materialik. Chemak bere oharrak hartzen zituen eta zekiena erabiliz ikasi zuen.

 

Jatorrizko informazioa hemen.

Afrikako hizkuntzei buruzko berriak:

– 2019ko otsaileko berria hemen.

– 2018ko otsaileko berria hemen.

– 2017ko maiatzeko berria hemen.

– 2017ko martxoko berria hemen.

– 2016ko abuztuko berria hemen.

Tags: Afrikako hizkuntzakamaricoamharerahizkuntza ikaskuntzakinyaruandakriolenguas africanaslingalaswahiliwolofera